Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: apirila 2024

Hauteskunde gaua zuzenean kaletik!

Iepakaixou ia denoi!

Gaur, apirilak 21, irratsaio berezi bat egin dugu kaletik. Aspaldiko partez Edonatorekin batera mikrofonoa eskuan hartu eta EAEko Legebiltzarrerako hauteskundeen inguruan jardun gara. Hortarako hautesleku ezberdinak bixitatu ditugu eta alderdi politikoen egoitzetara ere joan gara. Arazo tekniko batzuk izan ditugu eta horrexegatik grabaketa ez da kalitate oso onekoa. Dena den, gaurko xelebrekeria zarauzko udaltzain batek Arraiko kamixeta erosi nahi duela zuzenean esan digunekoa izan da. Hau eta gehiago aurkituko duzu grabaketan.

On egin!

Adi!! Adi!!! Jexux Egaña jauna handia Antigualekon!!!

Antigoaleko irratsaioaren apirileko saioan, Jexux Egaña izango dugu gure gela arrosan. Bera, duela 89 urte Zarauzko herrigunetik dezente gertu zegoen baserri batean jaio zen eta bera bezalako euskaldun euskaltzale, aita, langile eta orain erretiroa hartutako gizon batek kontatuko digu nola hazi zen 40. hamarkadan, nola joan zen Zarautzen antolatu zen lehen greba, herrian zegoen giro ultrakontserbadorea ulertzen lagunduko digu, Irrintzi kultur elkarte euskaltzale handiaren ibilbide luze eta oparoa ikaragarri ondo deskribatuko digu…eta gure herriak eta gizarte honek azken hamarkadetan izan dituen aldaketa pila guzti hauek nola ikusten dituen jakiteko zorte zoragaria izango dugu.

Beraz, apirilaren 18an, hilabete honetako 3. osteguna denez, zuekin Arraio Irratian eta Antigualekon… Jexux Egaña!!!!

Patiyoko Atzuak 2.13 Iñi Etxezarreta!

Kaixo kaixo entzule maiteok!

Badira hiru aste sayoik ite ezteula, zemouz zaudete?

Sayo honetan, beti bezela, askotariko gaiak izan ditugu hizpide: sortzaileen txokuan hainbat liburu proposamen ekarri ditigu, besteak beste, Yuliana Ortiz Ruanoren Fiebre de Carnanal eleberria, Akwaeke Emeziren Freshwater liburua eta Virginia Despentesen King Kong teoria.

Baina irratsayoko onena, beti bezela, elkarrizketatua! Uaingo honetan gurian izan deu Iñi Etxezarreta donostiarra, LGTBIQ+ militantea, Eihera kooperatibako kidea, aktibista ta geyegi ezautze ez zaitugun arren, nahiko mamarratxua ematezu. Eskerrik asko Iñi gurian izateagatik!

Elkarrizketan Iñiren ibilbide militanteaz jardun gea, genero identitateez, queer teoriaz, berak lan egiten duen Eihera kooperatibaz, sare sozialez, pedagogia feministaz, …

Besterik gabe, entzun irratsayua! Eta astebururako zer? Atharratzera! Bekatorosen festara!

1, 2, 3, TUMAMARRATXA!