Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: urria 2023

Ponpax kolaboratzaile berria eta Palestina

Iepakaixou ia denoi!

Gaur, urriak 29, kolaboratzaile berria estrenatu da gure gela arroxean: Ponpax. Berarekin lodifobiaz aritu gara luze eta zabal. Ondoren, atzo Bilbon izan zen Palestinaren aldeko manifestazo nazionaleko ekitaldia esklusiban eskeini dugu. Eta amaitzeko Irola irratiko lagunen Palestinaren historia eta gaur egungo gertakariak hobeto ulertzeko saio berezia eskeini dugu.

Entzun ezazue!

Saskibaloia eta denboraldiko 1.eko kiniela gaurko saioan

Kaixo entzule maite!

Gaurkoan Zast-eko lagunak etorriko zaizkigu beraien denboraldi hasieraren berri ematera. Urteroko zitan ez dute hutsik egingo eta gela arroxean izango ditugu, ikusteko dago gidoirik ekarriko duten ala ez.

Bestalde, playerotako lehendabiziko kiniela egingo dugu, zuek ere animatu bertan parte hartzera facebook edo instagramertik. Ez ahaztu, gaur 20.30tatik aurrera Arraio irratian FMko 99.3an!