Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: otsaila 2023

Samai-zuloko sorgiƱa eta pentsionistak

Iepakaixou ia denoi!

Gaur, otsailak 5, Samai-zuloko sorgiƱaren bixita izan dugu irratsaioa hasteko. Berak zarauzko kontuak ekarri dizkigu, Amagoia Gurrutxagak 2017an argitaraturiko “Zarauzko gutunak. 36ko gerra” liburutik abiatuz. Ondoren Ankelorekin solasean aritu gara pentsionisten mugimenduaz beraien 5. urteurrena aitzakitzat hartuz. Gogoratu astelehenero 12:00etan elkarretaratzeak egiten jarraitzen dutela Udaletxe plazan.

Entzun ezazue!

Patiyoko Atzuak, bosgarren sayua!

Kaixo danoi,

Jada gure bosgarren saiua izan da gaurkua ta bueno, askotariko gaiak izan ditugu hizpide. Hoien artian; polizian satorrak Kataluniako hainbat proiektu politikotan, hilerokoa kontrolatzeko aplikazioek gure datu pertsonalak teknologia enpresei saldu eta errazten dizkietela…eta bueno, gure atzotako bat famosa indala!

Santa eskiak hurbiltzen ai dian hontan, gure lurrak esnatzeko bezain ahots zoragarria dun gonbidatu bat elkarrizketatu deu. Olaia Inziarte oronoztarra izan da gurekin gaurkuan. Lehenik eta behin, eskerrak eman Olaiai zure ibilbidian berri eman eta aukera hau emateagatik, gora galtzerdi zulatuak!

Bueno bukatu aurretik esan behar deu, larunbat hontan kolaboraziyo bat ingo deula 2matx saioko kideakin eta gogotsu gaudela!

Besteik ez entzule maiteok, hemendik bi osteguneta berrize bueltan gaituzuela, TUMAMARRATXA!