Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: otsaila 2023

Tiloak, Grerorio eta Adnan

Iepakaixou ia denoi!

Igande honetan, otsailak 12, edukiz beteriko saioa izan dugu. Hasteko Tiloak plataformako Arantxa hurbildu zaigu Nafarroa kaleko deforestazio prozesuaz hitzegiteko. Ondoren Ibonirekin oriotar preso politikoaz, Gregorio Eskuderoz, aritu gara, oraindik etxetik ehundaka kilometrotara jarraitzen baitu. Eta amaitzeko, duela gutxi zorigaitzeko lan istripuz hil zen zarauztar gaztea, Adnan Saadounie gogora ekarriz Urola-kostako LAB sindikatuko arduraduna den Andoi Murgarekin aritu gara.

Entzun ezazue!

Saskibaloi kontuak biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Hotzak epeltzeko asmoarekin biharko saioan saskibaloiko jokalariak etorriko zaizkigu gela arroxera. Denboraldi honetan Zasteko neska zein mutilak Euskal ligan ari dira eta beraien egunerokoa gehiago ezagutzeko aukera izango dugu.

Honetaz gain, playerotako azken jardunaldiaren errepasoa egingo dugu, beti bezala, hemen ere ezusteko batzuk izan baitziren. Beraz, badakizu, kontu hauen inguruan gehiago jakin nahi baduzu, sintonizatu asteazken honetan 20.00tatik aurrera Arraio irratia, FMko 99.3an!!