Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: urtarrila 2023

Plantoien irratsaioa


Iepakaixou!


Gaurko irratsaiorako, alde batetik Ahoztar Zelaietaren kolaborazioa espero genuen, De Miguel auziari buruz, eta bestetik, ateak ireki berri dituen Zarauzko Gaztetxeko kideak ere etortzekoak ziren. Baina ez bata ez bestea ez dira izan gurean.


Horren ondorioz, eta pixkat inprobisatuz, 97 irratiko eta BilboHiria irratiko bi korte eskeini ditugu. 97 irratiak Toni Silvari eginiko elkarrizketa jarri dugu, Valentziarra da bera eta hango irrati libreei buruzko dokumental bat egin berri du. BilboHiria irratitik berriz, Hauxe Gure Lurra irratsaioko korte bat hartu dugu, AHTari buruzkoa.

Rugbya urteko lehenengo saioan

Kaixo entzule maite! Hemen gara berriz ere Izerditan blaiko denboraldi berri batekin. Aste honetan Juan Sorreluz izango dugu gaztetxe berriko gure estudio berrian. Gustora aritu gara berakin solasean denboraldi honetan egindakoaz eta aurrera begira egin daikeenaz. Nola ez, playeroak ere aipatu ditugu, azken jardunaldiko errepasoa eginaz.