Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: urtarrila 2023

Gilorekin 2023ak dakarrena aztertuz hasi dugu urtea

Iepakaixou!

2023. urtea Iñaki Gil de San Vicenteren kolaborazioarekin hasi dugu. Berarekin hasi berria dugun urte honek ekar dezakeena aztertu dugu. Bai maila politiko zein sozialean, eta bai Euskal Herri, Estatu espainiar zein Europa edo mundu mailan ere.

Badakizu, iraultza edo eraldaketarako gogoz jarraitzeko, entzun Ahuntzaren Gauerdiko Eztula!

PATIYOKO ATZUAK, HIRUGARREN SAYUA!

Kaixo danoi, URTE BERRI ON!

Hemen dakarkizuegu Patiyoko Atzuan hirugarren sayua. Ikusi zenuten atzoko kabalgata? Black Face… earra sorpresa. Praktika arrazistak itiai utziko al diyou egunen batian? Momentuz instagramen @afrocolectivx eta @afropoderossa jarraitzia gomendatzen dizuegu, apurka apurka ikasten jun gaitezen…

Saio honetan Maddi Kintana izan deu solaskide: faxionista barrokua, euskaltzalia, camaleonika, Kabalako aurkezlia, postmodernista otakua eta una caja de sorpresas!

Iheslari bezela izandako esperientziaz hitz egitera etorri zaigu, baina beste mila kontu ere izan ditugu gela arroxian: postmodernismua, euskal moda, twitterreko haterrak, la revolución del zodiaco, astebururako mila plan proposamen, …

Urte berria ondo hasi ta gure sayuakin disfrutatu dezuelakuan, bi ostegunera arte! TUMAMARRATXA!