Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: maiatza 2021

Eskubaloi kontuak biharko saioan

Kaixo entzule maite! Arraio irratiak 15 urte beteko dituen egunaren bezperan gela arroxean izango gaituzue, oraingoan eskubaloi kontuekin. Denboraldia berezi hau aurrera doa eta balantzea egiteko ordua iritsi da, horretarako gurean izango dira eskubaloiko lehendabiziko taldeetako jokalari zein entrenatzaileak. Sasoi honetan egindakoaren inguruan aritzeaz gain datorrenari begira ere jarriko gara. Bi talde nagusiez gain, mutilen bigarren taldearen berri ere izango dugu, hauek mailaz igotzeko fasea jolasteko sailkatu baitira.

Hortaz badakizu, eskubaloi kontuez gehiago jakin nahi baduzu sintonizatu bihar 21.00tatik aurrera Arraio irratia, FMko 99.ean!!

Inaxio Uria “Isasti” bertso-jartzailia gurian!

Larunbateko sayuakin nahiko izan ezpazenuene, gaurkuan arraio irratiko urteurrenan harira antolatutako bertso-irratsaioa hizpide. Horrez gain, ixilpeko lanian aritzean gonbidatu berezi bat e  izan deu, Inaxio Uria, Isasti ezizenez ezaguna eta zarautzen bertso sorta gehien idatzi ditun bertsozalia!!

Arraio irratiko 99.3an!

Eutanasiaz taburik gabe igande honetan!

Iepakaixou!

Hemen gera berriz ere eta tabuak apurtzeko asmotan gainera. Eutanasiari buruz hitzegingo dugu luze eta zabal David Lorenterekin, eskubide honen alde borrokan denbora asko doan kidearekin. Baina lehenago, gure kolaboratzaile den Samai-zuloko sorgiña etorriko zaigu bere kontuekin. Eta astea ondo amaitzeko, beti bezala, maitasun/gorrotozko efemerideak!