Podcast: Play in new window | Download
Gaurkoan bi erizain gure zain!! kostata baina hemen ditugu!! beraien bizipenak eta umorea entzun nahi?? EZ GALDU!!

Podcast: Play in new window | Download
Gaurkoan bi erizain gure zain!! kostata baina hemen ditugu!! beraien bizipenak eta umorea entzun nahi?? EZ GALDU!!
Podcast: Play in new window | Download
Kaixo entzule!
Konfinamentuak aurrera darrai eta baita Ahuntzaren Gauerdiko Eztulak ere! Ezerk ez gaitu geratzen eta horrexegatik irratsaio eder bat prestatu dugu igande honetarako.
Dagoeneko hainbat ikuspegietatik aztertu dugu koronabirusa eta baita pandemiaren zabalkundeak sortu duen egoera, baina gure umore ikuttua falta zitzaigun. Hortarako, herriko pertsona ezagun batzuekin egin dugu zita, besteak beste Iraia Elias, Patxi Santamaria edota Maite Bastos aktoreak. Beraien gogoeta, pasarte, erreflexio edota kontuekin egoera zail honetan, irripartxo bat sorrarazi nahiko genizueke. Sorpresaren bat ere izango dela aurreratu dezakegu eta agian Edonatoren bixita berri bat ere…
Beraz adi ibili eta sintonizatu FMko 99.3 igande honetan 21:00etatik aurrera!
Podcast: Play in new window | Download
Findu belarriya ta zorroztu ikuspuntua!
BOSGARREN ATALA: “LAU HORMAREN ARTEAN”
Etxebizitza problematika izan deu hizpide bosgarren saio hontan. Arazo orokor hau areagotu egin da konfinamendu garaiotan, eta Gasteizko Etxebizitza Sindikatuko kidiakin sakontzeko aukera izan deu.
Osasun eta krisi sozial honen aurrian, Zarauzko Danda Gazte Asanbladako kidiok eztakau besuak gurutzatuta geatzeko asmoik. Guk argi dakau: isolamenduan aurrian erantzun kolektibua ta desinformaziyuan aurrian begirada kritikua. Etxian gaude, bakartuta, isolatuta… Baino ez dezaun egoera ontzat eman.
Findu belarriya ta zorroztu ikuspuntua. Entzun ‘Leihotik At!’ podcasta!
Podcast: Play in new window | Download
Iritsi da istorio labur honen bukaera laburra. Oraingoan, Kanta pila bat, Inkognitak, Tentsioa eta Oroja(ki)le bat edo beste.
Gaur, 18:00etan, azken atala, 99.3 FMn, Arraio irratian.
Larunbat honetarako (apirilak 11) ere plan bikaina dugu gure entzueleei eskeintzeko. Hasteko, larunbatero moduan, asteko gure irratsaioen errepikapenak izango dira entzungai goizeko10:00etatik aurrera.
Gaueko 21:00retan Danda Gazte Asanbladaren Leihotik at! podkastaren atal berri baten zuzeneko emisioa eskeiniko dugu (youtube eta ivoox baño azkarrago eta askeago!).
Eta gaua borobiltzeko ska kontzertu aparta!!! Zarauzko SKASTI, Pais Valenciáko KI SAP eta Gasteizko BETAGARRI taldeek Putzuzulo Gaztetxean eskeini zituzten kontzertuak izango dira FMko 99.3 uhin libreetan (baita arraio.eus-en ere), etxean pogo eta bailoteo batzuk egiteko. Gozaaatu!