Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: martxoa 2020

Gaizkiñe taldea zuzenean Putzuzulo Gaztetxean

Konfinamenduak etxeko trasteei eta materialari hautsa kentzera behartu gaitu askori. Arraio Irratiaren kasuan disko gogorra errepasatzea tokatu zaio. Eta errepaso horretan kuriositate dexente aurkitu ditugu.

Tartean, 2007an Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean izan zen kontzertu bateko audio hau. Andoaingo Gaizkiñe taldearen kontzertu bat aurkitu dugu irratiaren memoria zaharrean. Egun hartan Zarauzko Anestesia taldearekin jardun zuten egun horretan, Putzuzulo Gaztetxearen eta Arraio Irratiaren hastapenetan.

Goza ezazue!!

Koronabirusaren aurkako 2. ZaeataZarautz irratsaioa

Arraio irratiko egunerokoak ez du geldialdirik eta asteartean ZarataZarauzko kideok beste saio bat egingo dufu. Aurreko astean bezala 15 gomendio emango ditugu saioa egiten dugun hiru esatariok. Gogoratu asteartean 21:00etatik aurrera egingo dugula saioa!!

Irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Koronabirusa, erpin ezberdinetatik aztertuta eta Edonatoren bixita!

Kaixo entzule!

Gaurkoan ere kosta zaigu irratsaioa hastea, gela arroxetik hurruntzen garenean izaten ditugun arazo teknikoak izan baiditugu hasieran. Baina segituan buelta eman eta koronabirusaren zabalpenaren ondorioz sortu duen egoera izan dugu aztergai.

Lehenik Igor, Arraioko entzule fina eta anbulantzietan lan egiten duen kideak beraien egoera zein den azaldu digu. Gero Itziar Murua, zarauzko EH-Bilduko zinegotziaren txanda izan da, herriko egoeraz eta erakunde publikoen eginbeharrez aritu zaigularik. Ondoren Aratz Estonba AKABeko abokatuak berrogeialdia ez errespetatzeagatik ezartzen ari diren isunei buruz hitzegin digu, besteak beste. Eta koronabirusagatik harturiko neurriek gazteei eta langileei nola eragiten dien ere landu dugu Markelekin.

Amaieran Edonato batu zaigu aspaldiko partez! Berarekin efemeride azkar batzuk errepasatu ditugu, beti ere etxeko itxialdiari umore pixkat jartzeko asmoarekin. Entzun ezazue!