Podcast: Play in new window | Download
Azkoitiko eta Arrasateko saioak aztertzeaz gain Xilabako Taldekako finalai buruz e arituko gea. Bestalde, Oier Aranzabalen puntu-eraztunak eta txapelketak ekarrarazi digun debatia ere izango deu.
Podcast: Play in new window | Download
Azkoitiko eta Arrasateko saioak aztertzeaz gain Xilabako Taldekako finalai buruz e arituko gea. Bestalde, Oier Aranzabalen puntu-eraztunak eta txapelketak ekarrarazi digun debatia ere izango deu.
Podcast: Play in new window | Download
Kaixo lagunok!
Ahoztar Zelaieta kolaboratzailearen elkarrizketarekin hasi dugu aste honetako saioa, EAJren aurkako ustelkeria kasurik handienetako baten inguruan -‘De Miguel auzia’ deitutakoa-, sententzia laster ateratzekoa dela eta. Zibersegurtasunaren inguruko enpresa berri batzuen berri ere eman digu gure korruptologoak, argitaratzear den liburua aipatzearekin batera.
Askapenak Iruñean antolatutako Herrietatik Europa berria eraikitzen jardunaldietan ere izan ginen, eta elkarrizketajk egin genituen hizlari batzuekin, Katakrak-en luze eta zabal jorratutako gaiak hurbiltze aldera. Hori dena, betiko efemerideekin batera, FM 99.3an!
Podcast: Play in new window | Download
Gaurko saioan Squirting-ari buruz arituko gara.
Animatu zaitezte gurekin bustitzera! Entzun eta kitzikatu!
Gaueko 21:00etan, 99.3FMn.
Larunbat honetan, azaroaren 16an, 4 talderen kontzerua edukiko dugu Gaztetxean Arraio Irratiaren eta ZarataZarautz irratsaioaren eakutik. NIGHTWATCHERS (Toulouse), Â SOLID LINES (Burdeos), ARROTZAK (Getaria) eta TENUE (Galiza)Â taldeak edukiko ditugu bertan.
Podcast: Play in new window | Download
Mundu osoan zehar hamaika uhinen gainean surf egindakoa da gure gonbidatua. Baina itsaso ertzean gizarte eta kultura ugari bizi dira, eta Ainara Aymat bere bizipen propioei buruz hitz egiteko asmotan dator gela arroxera.
Gaurko elkarrizketan, bidaiatu aurretik askotan gertatzen den bezala, nora goazen badakigu, baina ez bertan zerrekin aurkituko garen. Beraz enigma horiek argitu nahi izanez gero piztu irratia 21:00etan puntu-puntuan!