Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: azaroa 2019

Euskal Herriko osoko bertso kontuak!

Oiartzungo saioaren aipamena,Arrasateko saioaren eta BertsoAroaren berri eta Xilabako Bertsoaldia aste hontan. Etxeberriatarren Puntu eraztunak e izan ditugu, zein izangoa hurrena?

Kopla txapelketako 10ekua esatiaz gain aurkezle zein musikariyak eta aurkezliak ere zehatuta geatu dia.

P.d:Enteatu ez danantzat, XIII. Kopla Txapelketako informaziyo guztiya ere eman deu!

https://zarautz.tok-md.com/argazkiak/fiH/cache/IMG_0798_tokikom_735x413.JPG

Elkartasun eguna, Dispertsioff eta liburuzaina

Kaixo lagunok!

Asteburuan euskal preso eta iheslari politikoekin lotutako ekintzak izan dira Zarautzen eta Orion, eta horien inguruan arituko gara gaur. Batetik, Zarauzko Elkartasun Egunerako Ekaitz Sirventek helarazitako mezua entzuteko aukera izango dugu, eta bestetik, Orioko Dispertsioff ekimenaren antolatzaileetako batekin egindako elkarrizketa. Kolaboratzaileen tartean, Ibai gure liburuzaina arituko zaigu gaurkoan, eta efemeride berezirik ere ez dugu faltako.

Igandero bezala, 21:00etatik aurrera Arraio Irratian! FM 99.3!

Iñigo Arratibel lasterkaria biharko saioan

Biharko saioan Iñigo Arratibel izango da gurean igandean Donostiako maratoia egiteko asmotan dabilelako. Hortaz, froga hau prestatzeko eman beharreko pausuak zeintzuk diren ezagutzeko.

Korrika aritzeaz gain, playerotan ere hasi zaigu Iñigo eta nola ez, guk ere tarte bat eskaini beharko diegu, bi jardunaldi jokatu dira eta hauetan jazotakoa aipatuko dugu. Gainera asteburu honetan mutilek beste jardunaldi bat izango dute eta horko kiniela ere egin beharko dugu. Beraz, badakizu, ez hutsik egin eta sintonizatu Arraio irratia 21.00tatik aurrera FMko 99.3an!!