Podcast: Play in new window | Download
Gaurko ttirriki ttarraka(hankak lurrean) saioan oi bezala kolaborazioen atalean Sara aizarnarra izango da gurean. Kardabera eta txikoria izango ditu hizpide. Jangarriak diren landareak ditugu hauek, beraz hainbat erabilpenetarako baliagarriak, eta osasunerako mesede harrigarriak dauzkana: hezurretarako, zainetarako, azalerako… Bestetik gaurko elkarrizketa nagusian sakana aldera joko dugu, Aritz Ganboa artzaina izango dugu hain zuzen ere. Bera Albi Gaztak gaztandegiko kide da eta Arruazuko proiektu honen berri izateko aukera izango dugu, baita elikadura burujabetza eta beste hainbat kontutaz sakontzeko parada ere. Ez galdu beraz gaurko ttirriki ttarraka, ostegunero bezala 19:30 20:30 artean Arraio irratian. ON EGIN!
Be First to Comment