Podcast: Play in new window | Download
Gaurkoan bi gai interesgarriren bueltan ariko gara irratsaioan. Lehenik Aralarko parke naturalera joango gara Aitziber Sarobe Arkamurkako kidea eta biologoa dugula gidari, hain zuzen, azken urteetan hainbeste zeresan sortu duen artzainen pisten auziaren inguruan sakontzeko.Bestetik puri-purian dugun beste gai bati helduko diogu, zer jaten dute gure haurrek jantokietan, nola eraldatu catering zerbitzuekin sortu den ezin egona? nola elikatu osasuntsu? nola bertako jaki eta baliabideak ustiatuz? Honetarako Markinako Bekobenta eskola publikoko guraso elkarteko kide den Zuriñe izango dugu gurean. Egundoko dinamika jarri dute martxan Markinan bertako produktu eta elikagai ekologikoen alde eginez. Aukera bikaina duzue beraz gaurko ttirriki ttarrakan korapilo hauek arraioko uhin libreen bidez askatzen joateko.Ostegunero bezala arratsaldeko 19:30- 20:30 On EGIN!
Be First to Comment