Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: martxoa 2018

Markel Eizagirre Argi Berri sarian entzungai aste honetan!

Aupakaxo bertsozale!

Aste honetan Argi Berri sariketan parte hartu zuen Markel Eizagirre Zarauztarra entzungai. Puntu-eraztunetan Jon Gabirondoren erantzuna, nori jarri ote dio puntu berria? Gainera, Big Bang sekzioan hainbat berri interesgarri izango ditugu eta Teleskopiotik-en, Oier Aizpurua entzungai. Hau dena eta gehiago, asteazkeanean 20:00etatik aurrera arraion, EZ GALDU!!

 

Hernaniko Babes Sarea eta Manu Azkarateren semea Presio Heltzean

Presio Heltzea irratsaiaoan, Putzuzulon izandako bi hitzaldi edukiko dituzue. Lehena, DANDA Gazte Asanbladak antolaturiko Hernaniko Langileen Babes Sarearen hitzaldia izango da.

Bigarren zatian berriz, Zarauzko Sarek Putzuzulon bertan emititu zen Motxiladun Umeak dokumentalarekin osatu dugu. Dokumentalaren ostean, Manu Azkarate Presoaren semea eduki genuen hizketan eta hau grabatua dugu. Irratsaioa, gaur 21:00etatik aurrera edukiko duzue entzungai.

Palestinako brigada feminista eta Arrosa topaketak

Kaixo!

Igandero moduan, irratsaio interesgarri askoa dugu gaur ere. Asteburuan Ondarrun izan gara Arraio Irratiko kideok, irrati libre eta komunitarioen Arrosa sareko topaketetan. Kuña lehiaketa irabazi genuen, eta bestelako gauza batzuk ere izan ziren, elkarrizketatxo batzuk ditugu… A, eta kuña lehiaketa irabazi genuen.

Horrez gain, iaz Palestinara joandako brigada feministako kide bat elkarrizketatzeko aukera ere izango dugu. Maddik kontatuko dizkigu bidaia berezi hartan bizi izandakoak.

Gainera, Herri Unibertsitateen balorazio txiki bat ere egin dugu ikasle mugimenduko kide batekin.

Hori eta gehiago, igandero bezala, 21:00etatik aurrera Arraio Irratian! FM 99.3!

 

 

 

 

Oier Aizkorbe tiralari eta entrenatzailea gaurko saioan

Kaixo entzule maite!

Gaurko saioan Nafarroa aldera joko dugu, telefonoz Berriozargo Oier Aizkorbe elkarrizketatuko baitugu. Oier, orain para bat aste itzuli da Txinatik, bertan jokatu diren soka-tira txapelketan parte hartu du entrenatzaile moduan eta zilarrezko dominak eskuratu ditu 23 urtez azpiko mailetan. Esperientzia honen inguruan arituko gara berarekin eta saioa bukatzeko datozen bi asteetan herrian izango ditugun kirol ekitaldien inguruan arituko gara.

Hau dena beti bezala 18.00tatik aurrera Arraio Irratian FMko 99.3an!!