Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: otsaila 2018

Poison Idea taldeari buruzko ZarataZarautz irratsaioa

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioa Poison Idea talde Estatubatuarrari eskeiniko diogu. 80ko hamarkadan Portlanden sortu zen taldeak, 20 urte baino gehiagoko ibilbidea du soinean eta urte luze horietan argitaraturiko diskei eskeiniko diegu saioa, beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera.

Poison Idea taldearen inguruan eginiko saioa podcastean duzue. Playlista berrzi HEMEN.

Beñat Intxauspe Zubiaurreri elkarrizketa, eta Prometeoren agurra

Iepaleiii bertsozale!

Asteazken honetan Bapateko Unibertsoan Beñat Intxauspe Zubiaurre elkarrizketatuko dugu. Belarrioren omenezko 1. bertsopaper lehiaketako txapeldun moduan. Saturnoko puntu-eraztunetan Elisa Iztueta erantzuna adituko dugu, eta teleskopiotik sekzioari dagokionez, 13 eta 20 urte egingo dugu atzera, Osinalde sariketaren aitzakian. Prometeoren azken saioa izango da, animatu!!

IMG_20180226_202950.jpg bistaratzen

 

Sare Antifaxistako kideak Arraion

Kaixo ahuntzok!

Azken egunetan hainbat istilu izan dira Moskuko Spartak taldeko jarraitzaileak Euskal Herrian izan direla eta, faxistak haietako hainbat. Azken gertakarien inguruan eta mugimendu antifaxista jasaten ari den kriminalizazioaren inguruan hitz egingo dugu Sare Antifaxistako kide batekin.

Horrez gain, Ahoztar Zelaieta ere izango dugu gurekin, kolaboratzaileen txokoan. Gainera, ostiralean Hernaniko langileen babes sareko kideak Putzuzulon izan zirela-eta, haiekin grabatutako elkarrizketa txiki bat ere emango dugu.

Hau dena, beti bezala, 21:00etatik aurrera Arraio Irratian! FM 99.3!

Ulacia taldeko saskibaloi jokalariak biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Biharko saioan saskibaloiari eskainiko dizkiogu hainbat minutu, gurean izango direlako Larra eta Unai, Ulaciako jokalariak. Beraiekin denboraldiaren inguruan arituko gara, azken bolada txarrari buelta eman nahian dabiltza, horretarako pare bat fitxaketa ere egin dituzte.

Honez gain playeroen azken jardunaldia errepasatuko dugu, hau dena beti bezala bihar, ostirala 18.00tatik aurrea Arraio Irratian, FMko 99.3an!!