Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: otsaila 2017

Playeroen kiniela eta 6 nazioak Paul Altunarekin

Kaixo entzule maite!

Gaurko saioan playeroetako 12. jardunaldiaren kiniela egingo dugu. Fase erregularra amaitzen ari den honetan, sailkapena are eta gehiago estutzeko edota gauzak argitzeko oso garrantzitsua izango baita.

Honez gain errugbyari eskainiko diogu tarte zabal bat, jakingo duzuen bezala aurreko larunbatean hasi zen 6 nazioen txapelketa. Oraingoan ere Paul Altuna Riaño izango da gurean Gerard Bridgeren laguntzarekin 2017an gertatuko denaren inguruan hitz egiteko. Denbora badugu Zarauzko Rugby Taldeari ere tarte bat eskaintzen saiatuko gara.

Hau dena beti bezala 18.00tatik aurrera Arraio Irratia irratian, FMko 99.3an!!

RBS 6 Nations Championship Round 1, BT Murrayfield, Scotland 4/2/2017
Scotland vs Ireland
Scotland’s Jonny Gray with Iain Henderson of Ireland
Mandatory Credit ©INPHO/Dan Sheridan

Putzuzuloko herriarteko bertsolari txapelketa zuzenean emango dugu

Ostiralean honetan eta gaueko 22:00etatik aurrera Putzuzulo Gaztetxean egingo den Herriarteko Bertsolari txapelketako kanporaketa Arraiok zuzenean emitituko du.

Zarauzko taldea honakoa izango da eta Gabiriko Osinalde taldearen aurka jokatuko du.

Hitza ote hitza
Bertsolariak: Beñat Jauregi, Markel Eizagirre, Joritz Bastarrika eta Ane Peñagarikano
Epailea: Unai Muniain
Gai jartzailea: Maite Aizpurua
Ordezkaria: Elisa Iztueta

IMG-20170131-WA0000

Energiaren auziaz, Mikel Oterorekin

Kaixo lagunok!

Gai interesgarri eta mamitsu batekin gatoz aste honetan ere: energia. Krisi energetikoa, energia trantsizioa, alternatibak, interes ekonomikoak… Ertz asko dituen gaia da, eta horietako batzuei heltzen saiatuko gara, Mikel Oterorekin. Otero suhiltzailea da ofizioz, eta herri mugimenduetan aritua; besteak beste, Frackingaren aurkako mugimenduan. EH Bilduko legebiltzarkidea ere bada gaur egun, Gasteizko parlamentuan.

Hori eta bestelako kontu gehiago, beti bezala, 21:00etatik aurrera Arraio Irratian! FM 99.3! Ez ahaztu AGEko kamiseta esklusiboak ere baditugula irratsaioan parte hartzen duzuenontzat.

otero