Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: otsaila 2017

Maite Lizaso, 2016ko Zarauzko kirolari onena biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Biharko saioan futbolari eskainiko diogu denbora tarte zabala. Playeroetako 11. jardunaldia aztertzeaz gain guran izango dugu Maite Lizaso, 2016ko kirolari onena. Orain aste batzuk izendatu zuten Athletickeko jokalaria pasa den urteko kirolarik onena bere taldearekin Liga irabazteaz gain makina bat urte daramatzalako futboleko maila gorenean. Berarekin futbolaz, iazko denboraldiaz eta aurtengoaz ere jardungo gara noski. Bihar bertan izango den kirol galan egon behar duenez elkarrizketa aurrez grabatuko dugu, beraz galderarik egin nahi baduzue utzi zuen iruzkina gure facebookeko horman edo bidali txio bat gure twitterreko kontura.

Hau dena beti bezala bihar 18.00tatik aurrera izango duzue entzungai Arraio Irratian 99.3an!!

athleticclub_femenino_maitelizaso

Dj Voz biharko Kaiolatik saioan!!!!

Iepa kaixo kaiolazaleok!!!! Biharko saioan Uribe aldetik etorriko zaigu bixita, izan ere Sopelako karriketan hazia den Gorka Amondarain jauna edukiko dugu gela arroxean!! 15 urte luzez aktiboan dagoen dj eta sortzailea, Euskal Herri mailan ezagunenetakoa dugu, izan ere, areto nahiz ekitaldi potente askotan  lan egin du urteotan. Bere doinuak hemendik haratago zabaltzeko aukera ere izan du, Madril, Bartzelona edota Londres bezalako hirietan. Gaur egun CUE izeneko proiektua hasi berri du Berangon, asteburuero elektronika eskeintzen duen aretoa. Bihar bera ezagutzako parada izango dugu, bere ibilbideaz eta orainaz hitz egin, eta musika ederra entzunaz. UP THE KAIOLS!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

1185365_10151809650778281_1533176346_n