Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: ekaina 2016

Paolo Solo handia Kaiolatik saioan!!!!!!

Iepa kaixo kaiolazaleok!!!!! Gaurko saioan ere urrezko bixita izanen dugu!!!! Donostiatik, Paolo Solo dj eta sortzailea etorriko baita gela arroxera!! 1986ko apirilaren 5ean jaioa, Paolok bere familiarengandik jaso du musikarekiko maitasuna. 8 urte exkaxekin solfeo ikaste hasi eta gitarra menderatzen hasi zen gutxinaka. 23 urterekin eman zituean bere lehen pausuak Donostia inguruan pintxatzen, Konplot edota Pagoa bezalako leku esanguratsuetan. 25 urterekin bere abestiak sortzen hasten da, inork erakutsi gabe, autodidakta modura eta bere estilora. Deep House eta antzerako adarren soinua dute bere ekoizpenek, eta oso kritika ona jaso dute gainera. Bere zigillu propioa du, Olatu Recordings, eta bere ekoizpenak eta beste artista batzuenak argitaratzen ditu bertan!!! Gaur aukera bikaina bera hobeto ezagutzeko!!!! Ez galdu lagunok!!!! UP THE KAIOLS!!! BETI!!!!!!!!!

13460768_10208348315699483_1646918807_o

GORKEYA OPORRETARA DIJOAA

kAIXOO!!

astuakGaurko Irratsaioa berezi jun da.

Gure abesti edo eta talde kuttunekin gozatu nahi izan ditugu zuen belarri fiñak, anekdota eta oroitzapenak kontatuz borobilduta.

Gustoko izango duzuelakoan, agurtzen gara Lopandere eta M-A.

Plazer bat izan da ikasturte hau zuekin konpartitzea.

Oporretatik bueltan hemen izango gara berriro talde zein abesti berriekin.

muxukkk              ondo pasa udaraaaa

Triatloiaren inguruko saio berezia bihar Izerditan blai saioan

Kaixo entzule maiteak1

Denboraldiko azken saio honetan asteburuko kirol ekitaldi nagusiari erreparatuko diogu, triatloiari nola ez. Oraingoan ordea kirol ikuspegitik ikusi beharrean bolondresen ikuspegitik aztertuko dugu. Txemi izango da gurean aspaldiko partez eta bera bezala beste hamarnaka lagun aritu ziren larunbatean herriko kirol ekitaldi garrantzitsuetako batean lanean. Normalean komunikabidetan agertzen ez den lana da boluntarioena baina ezinbestekoa da dena bikain ateratzeko. Zenbat lagun aritzen diren, zer egiten duten eta nola antolatzen diren jakiteko ez hutsik egin eta entzun gure saioa asteazken honetan 20.00tatik aurrera FMko 99.3an, oporrak hartuko ditugu ta!!

maxresdefault

Surfa baino gehiago

Kaixo Ahuntzak!

Aurreko asteko atsedenaren ondoren, bagatoz berriz bueltan! Zarauzko Surf Eskolako kideak izango ditugu gela arroxean, 25 urtez lanean aritu den eskolaren itxieraz aritzeko. “Ogibide duin bat osatzeko bidean urrats garrantzitsuak egin direla uste dugu, baina egun eskolak baino gehiago marka izenak gailendu diren honetan, lekuz kanpo ikusten dugu geure burua”, esan dute prentsan argitaratutako gutunean.

Donostiako Bulebarrera ere joko dugu, Gipuzkoa Zutik mugimenduaren berri gurera ekartzeko.

Ez ahaztu, igandero 21:00etatik aurrera, Arraio Irratian! FM 99.3!!!

1991eskola-miratan