Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: maiatza 2016

Avalon Emerson eta Four Tet gaurko Kaiolatik saioan!!!!

Iepa kaixo kaiolazaleok, gaurko saioan kilate askoko elektronika entzungo dugu. Lehenik eta behin, San Francisco-ra gerturatuko gara, Avalon Emerson ezagutzera. Egunez software ingeniaria den gazte honek, beste denbora guztia musika egiten pasatzen du, eta bere Techno original eta bortitzak zeresan handia eman du azken aldian. Bigarrenik Four Tet erraldoia omenduko dugu. Post-rock munduan jaioa, Kieran Hebden Ingelesa azken 20 urteetako artista aipagarrienetakoa da elektronika munduan. 1999an Dialogue kaleratu zuenetik, ibilbide izugarria izan du Kieran-ek. Radiohead taldearekin bira egindakoa da, eta Animals, Block Party edota Explotions in the sky bezalako taldeentzat remixak egin ditu. Gaur berak utzitako ondaretik zati txiki bat entzun ahal izango dugu!!! Galdu ezinezko saioa lagunok!!! UP THE KAIOLS!!!

5cd5186d37fea06541095ef0b4c3edfffour-tet

Literatura larrutuko dugu Atalkako gaurko saioan

Gaur zortzi hasiko da aurtengo Literaturia, eta hura izango dugu hizpide Atalakako gaurko saioan. Ana Galarraga etorriko da Arraioko gela arroxara, eta hark kontatuko digu aurtengo edizioa larrutzeko prestatu dutena. Hirugarren aldiz egingo da Literaturia Zarautzen, eta aldaketa horri buruz ere ariko gara 21:00etatik aurrera.

Gero arte!

literaturia16-KARTELAA4-1

Ekiza eta Keshala Putzuzulon

Arraio Irratiaren 10. urteurreneko ekitaldien baitan, kontzertu akustikoa edukiko dugu ostiralean, Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean.Bertan, Ekiza eta Keshala taldearen emanaldia izango da.

ekizakhesala

Iurgi Ekiza, Willis Drummond taldeko abeslaria dugu. 2016an, bakarkako ibilbideari ekin eta diska kaleratu zuen Bidehuts Etxehuts zigiluarekin. Keshala berriz, Larrabetzutik datorren laukote akustikoa da, lehen aldiz izango dira Zarautzen. Kontzertua 22:30etan izango da, 5 euroren truke.

Saskibaloiko eta eskubaloiko mutilak gaurko saioan

Kaixo entzule maite!

Gaurko saioan protagonista asko izango ditugu gela arroxean. Lehendabizi saskibaloiko mutilei egingo diegu elkarrizketa, Gurru, Unai eta Okarizi hain zuzen. Joan den igandean pronostiko guztien aurka EBAn jarraitzeko behar zuten garaipena lortu zuten Iñaki Jimenezen mutilek Kantabrian. Aste honetan ere sufritzea tokatu zaie Leihoak Zarautzeko gazteei, azken segundoan Ion Aldalurren hiruko bati esker lortu baitzuten garaipena. Martxo bukaeran sailkapeneko azkenak zirela jakinda zaila da talde honek maila mantendu duela sinestea.

Honez gain eskubaloiko bi ordezkari ere izango dira gurean. Hauek ere garaipen garrantzitsua lortu zuten jaitsiera saihesteko aurkari zuzena zen La Rocaren aurka. Partida honek ere ez zuen emozio faltarik izan, jada denbora agortua zegoenean Xabat Olaizolak lortu zuen bi puntuak ematen zizkion gola, gol ikusgarria benetan. Gauzak honela, beste urtebetez Zarautzen Ohorezko B mailako taldeak ikusiko ditugu jokatzen.

Beti bezala hau dena 20.00tatik aurrea izango duzue entzungai Arraio Irratian, 99.3an!!!

CHICOS_FINAL

bin_20905357_con_11099304_16940_1