Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: maiatza 2016

LEIRE UDABE: “BALORE BATZUEN ALDE LAN EGITEKO GOGOA GENUEN ETA HORRETARAKO BABESA DUGU OLATUKOOPEN”

Astean zehar Zebrabidean aipatu dugunez, bihar OlatuKoop sareak urtemuga ospatu eta sakontze eguna ospatuko du Zarauzko Lakari gunean. Horri helduta, Lakari zer den ezagutzeko aprobetxatu nahi izan dugu Zarautza egin dugun bisita, eta bertako kide Leire Udaberekin hitz egin dugu.

koop

“ZARAUZKO ETA INGURUKO ERREALITATEAREN BERRI ESKAINTZEN DUEN IRRATI LIBREA GARA”

Ohiko irrati estudiotik irten eta Zarautza joateko aitzakiari helduta, Zarauzko Arraio irrati librearen hamargarren urtemugari begira jarri gara gaurko saio bereziaren hasieran. Irratiaren hamarkadako ibilbideaz eta aurrera begira dituzten erronkez hitz egin dugu bertako kide Ganix eta Izotzekin.

arraio

AITZIBER SAROBE: “LANDA EREMUA GUNE ERAIKIGARRI BEZALA INTERPRETATZEAK ATEA ZABALTZEN DIO ESPEKULAZIOARI”

Talaimendiren magalean Powertxiki enpresak eraiki nahi duen surf zentroaren proiektuak polemika eragin du Zarautzen. Aurreko udal gobernuak ez zuen proiektua gune horretan eraikitzea ontzat eman, baina egungoak lehen baimena behintzat eman dio. Hala ere, Zarauzko hainbat eragilek eta norbanakok alegazioak aurkeztu dizkiote proiektuari, tartean, Arkamurka natur taldeak. Bertako kide Aitziber Saroberekin hitz egin dugu gai horren inguruan.

arkamurka

Desobedientzia eta gehiago, Anna Gabrielekin

Kaixo lagunok!

Aste honetan ere irratsaio indartsuarekin gatoz. Hasteko, Gasteizen egindako desobedientziaren inguruko jardunaldien hariari helduko diogu, hango antolatzaile batekin hitz eginda. Gugandik, gaurdanik, desobedituz eraiki izenburupean, desobedientziak instituzioetan dituen aukerei eta Euskal Herrian izaten ari diren praktikei buruz aritu dira.

Besteak beste, Anna Gabriel Sabate CUPeko diputatuak hartu du parte jardunaldietan. Saioaren bigarren zatian harekin elkarrizketa bat egiteko aukera izango dugu, Herrialde Katalanetako errealitateaz, desobedientziaz…

Ez galdu! Igandero Arraio Irratian, 21:00etatik aurrera! FM 99.3!

2457_39_0113177576_1039847872759843_5983572144450961314_n-595x841