Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: otsaila 2016

PUSSY RIOT Mugimendua

Kaixo, Kaixo!!!!

Pussy_Riot_by_Igor_MukhinGaurkoan Rusiara joan gara, hotza egiten duela eta gu ere hotzera joan gara.

Pussy Riot rock-punk feminista egiten duen kolektiboaren inguruan hitz egin dugu.

Mugimendu honen nondik norakoak oso interesgarriak iruditzen zaizkigu, Do it yourself filosofia baitute hizpide.

Eta bertan aritu gara beraien inguruan hitz egiten eta beraien abesti esanguratsuak entzuten.

Gorkeya.

Leire If-en bixita biharko Kaiolatik saioan!!!!

Iepa kaixo kaiolazaleok, biharko saioan Leire If ezagutzeko parada izango dugu. Biniloaren maitale sutsua den Irundar hau 2005 inguruan hasi zen musika elektronikoarekin harremantzen. Milan-en bizi zela, bere lagunek rave-ak antolatu ohi zituzten, eta haietako batean berari erakusteko esan gutxinaka ikasten hasi zen. 2008an etxera bueltatu zen, eta gutxinaka  ekipoa erosi eta bere teknika lantzen joan zen. Urte hauetan zehar bere afizioarekin jarraitu du, eta gaur egun, gipuzkoako eszena elektronikoko emakume bakarrenetakoa da.  Technoa eta Minimala maite ditu gehien Leirek, nahiz eta Micro-house edota soinu anbientalagoekin nahastu batzuetan. Biharkoan berak prestatutako sesio eder bat ekarriko digu gela arroxera. Ez galdu lagunok, 20tan hasi eta 21rak arte Arraio Irratian!!! UP THE KAIOLS!!!!
12746160_10207378695759288_1761783651_n

Kiroldegiko ikastaro ezberdinen inguruko saioa

Kaixo entzule maite!

Negua iritsi den honetan zer hoberik kirola barruan egitea baino. Biharko saioan gaur egun kiroldegietan ditugun kirol ikastaro ezberdinen inguruan jardungo gara Txemiren gidaritzapean. Jakingo duzuen bezala ikastaroan lehorrekoak (spinning, aerobik, zunba, total training…) edo uretakoak (igeriketa, aquagym, ume jaio berriak…) izan daitezke. Ikastaro bakoitza zertarako den eta zein onura dituen argitzen saiatuko gara.

Honez gain playeroen 11. jardunaldiko kiniela ere egingo dugu, eguraldi hotzak emaitzak baldintzatuko al ditu??? egin apustu playerozaleok!

10777-Spinning-Marathon-Meridian-Spa