Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: otsaila 2016

SOS Talaimendi

Kaixo!

Aste honetan ere saio interesgarria izango dugu. SOS Talaimendiko lagunak izango ditugu gurekin, Talaimendin egiten ari diren Amezti Gain eraikinaren inguruan hitz egiteko. Abokatu baten eskutik ezagutuko ditugu proiektu honen atzean dauden gorabeherak.

Bestetik, aste honetan absolbitutako Unai Vazquezekin ere egongo gara. Askapenaren aurkako auzian epaitu zuten, eta bizitakoaren inguruko balorazioa egingo digu.

Ez ahaztu, igandero bezala, 21:00etatik aurrera Arraio Irratian! FM 99.3!

Cajw_HXXEAAPqz9

Quentin Tarantino Zinema Itsuan!

Quentin-Tarantino

 

Quentin Tarantinok “The Hateful Eight” bere zortzigarren filma estreinatu berria du. Eta gaurko Zinema Itsuan zuzendariaren ibilbideari errepaso bat egingo diogu. Tarantinok egiten duen zinea maitatu edo gorrotatu egiten dela diote, ez dagoela termino mediorik, egia ote?

Guzti hau, aski ezagunak diren soinu banden doinuen laguntzaz egingo dugu noski.

Ez galdu Zinema Itsuko esatari berria ezagutzeko aukera, ostegunean 21:00etatik aurrera FMko 99.3an.

 

Herriko taldeen emaitzak, playeruak eta kirol gala

Kaixo entzule maite!

Gaurko saioan herriko taldeen emaitzak errepasatuko ditugu. Denboraldia aurrera doa eta talde bakoitzaren orain arteko lana aztertuok dugu.
Honez gain hondartzako futboleko 10. jardunaldi izango dugu igande honetan eta nola ez kiniela egin beharko dugu.

Azkenik ostiral honetan zarauzko Modelo aretoan kirol gala egingo denez hau ere aipatuko dugu. Bertan 2015eko kirolari onenak izendatuko dira eta guk beraien berri emango dizuegu.

Hau dena beti bezala 20.00tatik aurrera izango duzu entzungai Arraio irratian, FMko 99.3an!
images