Iepa kaixo kaiolazaleok, aste honetan Javier Ganuza handia  izango dugu gela arroxean. Ermuar gazte hau 13 urteren bueltan hasi zen elektronika entzuten. Urte batzu beranduago musika hau ipintzen zuten lekuetan ibiltzen hasi eta bere barne entziklopedia garatzen hasi zen, musika, sortzaile, zigilu etabarren inguruan asko ikasiz. 18 urterekin bere lehen technics platerak lortu zituen, eta hortxe murgildu zen bere zaletasunean.
Urte hauetan Euskal Herriko eta inguruetako areto ugaritan ibili da bere doinuak zabaltzen, besteak beste, Txitxarro, Guass, Pagoa, Zul edota Itzelan. Espektro elektroniko zabala hartu ohi dute bere sesioek, Deep House elegantetik hasi eta Detroit-eko techno dantzagarri eta biziraino iritsiz. Biharkoan saiorako sesio pertsonal eta berezia agindu digu!!! Ez galdu lagunok, 8tan hasi eta 9rak arte Arraio Irratian!!!
Be First to Comment