Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: azaroa 2014

Herrialde katalanera

Gaurkoan, Azaroak 9, Paisos Catalans aldera joanen gara, noski. HERRI GALDEKETA

IJauna korrespontsala bertatik zuzenean arituko zaigu eta hainbat elkarrizketa izanen ditugu bertako herritar ezberdinekin.

Bestalde, Josu Trueba ere izanen dugu tfnoaren beste aldean. Honekin, euskal iheslari politikoen inguruan eginiko lana izango dugu hizpide.

Kaxa Hutsak, hain zuzen ere.

Holaxe ba, hau dena eta gehiago, 21etatik aurrera Arraio irratian

kat

“Autogestioa eredu; txoko ezberdinetatik ikasiz” mahai-ingurua entzungai

Atzo Putzuzulo Gaztetxean izan genuen Autogestioa eredu; txoko ezberdinetatik ikasiz mahai-ingurua entzungai duzue iada. Gernikako Astrako, Oñatiko Antixena Gaztetxeko eta Lekeitioko Gaztetxeko kideak eduki genituen beraien esperientziak kontatzen. Gaztetxe bakoitzaren istoria errepasatzeaz gain, gaur egungo borrokez eta bakoitzaren etorkizunaren inguruan jardun zuten bi orduz.

mahainguru

Mahai-inguru hau entzun nahi baduzue, egin klik podcastean.