Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: urria 2014

Ulea handiaren bixita Kaiolatik saioan!!!

Iepa kaixo!!! Aste hontako gonbidatu elektronikoa Ulea handia izango da. Azpeitiar hau orain hamasei urte hasi zen biniloak pintxatzen, 14 urte ingururekin. Naiz eta hasieran “progresive” doinuak ziztatzen zituen, bereala zaletu zen “techno” eta “hard-techno” doinuetara, erreferentzia bezala Ben sims, Chris liebing edota Dave Clarke zituelarik. Urte batzuk beranduago 90garren hamarkadako elektronika taldeak ezagatu zituen (Depeche mode, Kraftwerk, New order) eta honek aldaketa nabarmena eman zuen bere gusto eta estiloan, izan ere, momentu hartako musikari kaso egiteari utzi eta gustoko zuena jartzen hasi zen. Gaur egun ere ez du gustoko modan dagoena jartzea, bera betetzen duena baizik. Estilo bat baina gehiago sartu ohi ditu sesioro, eta teknika fiñez ezkontzen ditu gainera. Bihar bere abilezia entzuteko aukera izango dugu Kaiolatik saioan. Ez galdu lagunok, UP THE KAIOLS!!!

ulea

 

Rugbya, playeroak, surfa eta tranpak gaurko saioan

Kaixo entzule maiteok!

Gaurko saioaren lehengo zatian herriko taldeen emaitzak errepasatuko ditugu betiko moduan. Hemen arreta berezia jarriko diogu rugbyari, gaurkoan Josu Galarragara izango baitugu denboraldi hasieraren berri emateko.

Ondoren hondartzako futbola edota playerotako jardunaldi berri bat ate joka dugunez berau aztertu eta kiniela egingo dugu, ea zuek ere animatzen zareten!

Saioaren azken txanpan, Portugalen amaitu berri den maila goreneko frogaren berri emango dizuegu. Bertan ezusteko batzuk gertatu dira, munduko titulurako lehian Gabriel Medina, Mick Fanning eta Kelly Slater geratu direlarik.
Azkenik tranpa edota iruzur batzuen berri emango dizuegu, gaur egungo frogetan oraindik jendea honelako amarruak egiten saiatzen baita. Ez hutsik egin, 20.00tatik aurrena FMko 99.3a sintonizatu!!

Josu

Zaborra!

Igande hontan, urriak 19, zaborra izango dugu hizpide.

Urtetako bizilagun bat gela arroxean izanen da eta tfnoaren bitartez, beste bi solaskiderekin arituko gara. Gipuzkoako Foru aldundiko ingurumen zuzendaria eta Zarautz zero zabor elkarteko kide bat izango dira beste aldean.

Baina irratsaio hasieran beste gonbidatu bat ere izanen dugu. Urteetako ametsgaiztoa aste hontan amaitua, Euskaldunon Egunkariaren zuzendaritza batzordeko kidea izan zen Inaki Uria etorriko zaigu gela arroxera.

Hau dena, 21’tatik aurrera Arraio Irratian

urteta

 

 

M_nu ren zuzeneko set-a kaiolatik saioan!!!

Iepa kaixo, gaurko saioan M_nu-ren bixita izango deu. Getariarra, kaiolazalea eta melomanoa, Manu urte dexente doa elektronika entzun eta harekin saltseatzen. Azken hilabeteotan bazter askotara ari da bere Deep goxoa zabaltzen, eta gaurkoan doinu horiek gure gela arroxera ekarriko ditu!!! Ez galdu lagunok, ireki belarriak, itxi begiak eta gozaatu gurekin!!! 8tan hasi eta 9rak arte Arraio Irratian!!! UP THE KAOLS!!!

10625146_10203524432930626_5639836321410818185_n