Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: maiatza 2014

Pelaiosanak antolatzeko deialdia Gurekin Jaik

Ostiral honetan 17:30ean Munoan asanblea irekia herriko festetako egitaraua danon arten erabakitzeko.

Pelayosan partehartzaileak nahi ditugulako!!

Eman bideuai beiratua eta bayetz motibatu GUREKIN JAI iteko!!!
(asanblean zerbeza egongo da; horrek ere beti motibatzen du eta!!!)
ps: Eguraldi txarra eginez gero Munoa behean!!

Deftones-en monografikoa Elektropeñarekin

Iepa-kaixo!!

Gaurkoan Kaiolatik irratsaioko arraiokide Elektropeña izan dugu gurekin. Halako bisita ohoragarriak izan du bere arrazoia, Deftones talde handiari zor genion gorazarrea hain zuzen.

Chino Moreno eta bere adiskideen ibilbide oparoa aztertu dugu, pieza finenak eta zenbait altxor ezkutu ezagutuaz. A ze plazerra, musika intentso, emozional eta melankoliko honekin gure barrena hunkitzea.

Gozatu, lagun!! To, abesti-zerrenda.

Suelta La Olla-k 20 urte

Igande hontan, Maiatzak 11, Suelta la Olla Hala Bediko irratsaioak 20 urte bete berri ditu.

Haseratik bertako kide den “Patas”ekin izango gara tfnoaren bitartez. 20 urte, 20 ixtori, 20 elkarrizketa eta ez 11, hogeinaka pasadizo,…

Baina “Patas”ekin hasi baino lehen, aktualitatea ikutu beharra dugu. Tartean 2 elkarrizketa izango ditugu, Bata, gaur goizean MSRko adar “ekologistak”, Hispania Verde, buruturiko kontzentrazioa izango dugu hizpide.

Eta bestetik, Ibon Iparragirre preso politikoaren anaiarekin arituko gara Iparraren iguruan.

Hau dena, 21’tatik aurrera Ahuntzaren gaberdiko eztulan

suelta

Mikel Beristain eskubaloi jokalariari elkarrizketa Izerditan blai saioan

Iepa kaixo!

Aste honetan gela arroxean Mikel Beristain izango dugu gurekin. Berarekin Zarauzko eskubaloiko lehendabiziko taldeak aurten egin duen ibilbidea aztertuko dugu. Honez gain Asobal maila igotzeko fasearen inguruko galderak ere egingo dizkiogu maila gorenetik bi partidura besterik ez baitira aurkitzen.

Honez gain herriko taldeen emaitzak izango ditugu, gehienak azken txanpan sartuak dira eta. Surfari ere tarte bat eskeiniko diogu, bihar hasiko baita Brazilgo uretan maila goreneko beste froga bat.
36778_1314mini
Hau guztia, asteazkenean 20.00tatik aurrera Arraio Irratian, FMko 99.3an!