Mudantza bat beti da estresa, trastoak, karga, hautsez betetako kutxak, nekea… Baina mudantza batek ere baditu bere alde onak. Galdutzat zenituen edo oroimenetik ezabatuta zenituen disko kuttunekin, bere garaian hainbeste alditan entzun baina armarioaren atzera erori zenetik kasurik egin ez zenion diskoekin topo egiteak –iragarki hartan zioen bezala–, ez du preziorik.

Gaur Atalkan entzungo ditugun kantuak disko ahaztu horietatik ateratakoak dira, batzuk zaharrak dira, besteak ez hainbeste, batzuk ezagunak, besteak ez hainbeste… 22.00etatik 23.00etara, ARRAIO IRRATIAN!!!

Kantu zerrenda:

– Igor Arzuaga & Luis Vil, “Kartzela”.

– Igor Arzuaga & Luis Vil, “Begira ezazu”.

– Amparo Sanchez, “Hoja en blanco”.

– Rachid Taha, “Rock the Casbah”.

– Beñat Fuentes eta Xu Jun, “Bye bye bye”.

– Eddie Vedder, “Hard sun”.

– Eddie Vedder, “Society”.

– Willis Drummond, “Filma”.

– Jexuxmai Lopetegi, “Cantábrico”.

« »