Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: ekaina 2013

Atomizador bakarlaria entzun dugu Salda Badago-n

Atomizador bakarlari madrildarra izan dugu entzungai gure irratsaioaren lehen zatian, ukelelez, kitarraz, zein ahotsez pop erradikala lantzen duen artista. Ondoren, Daniel Johnstonen abesti bat, Pelayosanetan izango ditugun Zakillers eta Humus taldeen aurrerapen bat eta Radiohead-en monografikoan ahaztuta utzi genituen pare bat kantu entzuteko ere izan dugu tartea.

Hemen duzue abesti-zerrenda.

Gozatu!!

Ahuntzak surfeatzen??!!

Baina ez nora ezean. Ez hoixe.

Aspaldiko partez Arraio Irratiko egoitza nagusiko gela arroxean gonbidatuak izango ditugu.

Surf-a izango dugu hizpide. Tubuak, tres sesentak, flooterrak,,,,

Ba ez! Guk surf-ak Zarautzen sortzen dituen “gatazka” sozio politiko eta ekonomikoaz jardungo gara. Ostias! Hoi ere surfian ba al da???

Ta gonbidatu bezala Zaarutz surf eskolakoko kide den Mikel Troitiño. Axi Muniain, Argiñano azpiko lokal “publikoko” kide bat eta Zarauzko kirol zinegotzia den Aser Lertxundi izango dira.

Ahuntzen artean Sozi dugu surferra eta berak eramango ditu zurrunbilora… Jajajajaja

Beraz, jakinaren gainean zaudete, gori gorian dagoen gai bat, Igandean 21`tatik aurrera Arraio irratian, 99.3an.

gallo

 

 

 

 

ATALKAN DORDOKAK, MARMOKAK,…

The AbyssAste bete berandu baina, gogotsu gatoz berriro ere,arraioko uhin askeetan murgiltzeko prest.
Azken egunetan protagonista izan ditugun marmokei buruz, badu zer esana gure aste hontako gonbidatuak.
Nagore Zaldua,biologoa, dordokekin lanean ibilia eta gaur egun marmoken inguruko tesia burutzen ari dena, Atalkako elkarrizketa saioan, Cocorosieren musikarekin tartekatuz.
Gonbidatuak zaudete entzutera!!