Press "Enter" to skip to content

Izerditan Blai berriz ere entzungai gaur arratsaldean

Udazken hontako programazio berriaren baitan, denboraldiko bigarren saioa izango dugu beti bezela arratseko 8etan hasita.

Lehen saioa orain bi aste egin ostean, lehengoan gure eskuetik ihes egiten duten arazo teknikoak medio, isilik utzi genuen gure kirol jarduna.

Gaur indar berrituekin goazkizue Zarauzko kirol taldeen inguruko informazio freskoarekin. Gainera gure erreportari eta kolaboratzaileak leku askotan zuzenean izan ditugu asteburu hontan. Sakibaloia, eskubaloia, futbola eta nola ez plaieroak izango ditugu hizketagai. Azken hauek hasi dute beren aurtengo jarduna, mutilek bederen, hondartzako futbol txapelketaren 69.edizioan.

Beraz egon adi 99.3 FM-ko uhinei edo internetez arraio.net web-orri hontan.

‘Deciración Bat’ talde historikoa ez da aurtengo plaieroetan izango

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude