Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: martxoa 2012

Osteguneko mahai-ingurua entzungai duzue

Martxoaren 15ean ostegunean, Krisiaren aurrean alternatiba feministak lelopean, Zarauzko Sorginak eta Bilgune Feministak antolatuta mahai ingurua izan zen Putzuzulon.

Bertan krisiaren aurrean hainbat alternatiba lantzen ari diren emakumeen iritzi eta bizipenak jasoko zituzten,
hortik abiatuta eztabaida goxoan murgilduz. GaraiON kooperatibako, Uztaro kooperatibako, Auzolan ekimeneko eta Malen etxeko lagunak izango ziren bidaide.

Zoritxarrez, grabaketa ez zitzaigun nahi bezain ongi irten eta parte-hartzaile batzuen bizipenak ezin izan genituen grabatu. Momentuz, GaraiON NaturArteako kidearen bizipenak igo ditugu, nahiz eta grabazioa ez den oso ona. Aste honetan Auzolan ekimeneko kidearen bizipenak jartzen saiatuko gara baina Uztaro Kooperatibako kidearen eta Malen Etxeko lagunaren hitzak ezinezkoak izango dira. Barkatu eragozpenengatik.

Hirukotearen txanda ZarataZarautzen

Azken aldi hauetako gonbidatu guztien ostean, ZarataZarauzko hirukotearen txanda iritsi da astearte honetan. Gaurkoan, Krixpin, B Jaunak eta Lagun Izoztuak gustoko ditugun doinuak entzuteko aukera izango duzue, baita nobedade batzuk ere. Life… But How To Live It?, Accidente, Net Weight, Cementerio Show, Lucky Malice…

Pasaiako sarraskiaz eta bere bizitzaz Rosa Jimeno oriotarrarekin Itsaso debekatuak saioan

Astelehen honetan Rosa Jimeno oriotarra elkarrizketatuko dugu. Zoritxarrez Rosa, Pasaiako sarraskiko partaideetako bat izan zen. 1984.urtean Rosa atxilotu eta lau egunez torturatu ostean, bere taldeko lau kide hil zituen poliziak Pasaiako badian. Gertaera gogor hauek eta bere bizitzaren nondik norakoen inguruan arituko gara oriotarrarekin. Elkarrizketaz gain, aste honetan gertatuak eta beste hainbat kontu ere landuko ditugu. Badakizue hitzordua, astelehen honetan arratsaldeko 19:30etatik aurrera Arraio irratiko uhinetan, FMko 99.3an.

Rosa Jimeno oriotarra gaur gurean
Rosa Jimeno oriotarra gaur gurean

Hamar Dozena Kaiolatik-en

Iepa kaixo Kaiolazale!!! Gaurkoan gure kolaboratzaile den Hamar dozena izango dugu gela arroxean bisitari. Azken aldian entzuten dituen doinu elektronikorik fiñenak jarriko dizkigo Zarauzko disko jartzaileak.

Badakizue lagunok, 8tan hasi eta 9rak arte, jarraitu saioa 99.3-an edota internetez.

kaiolatik%20Hamar%20Dozena%202012-03-16.ogg