Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: martxoa 2012

Atez ateko bilketa mintzagai Atalka saioan.

Kaixoooo!!

Usurbilko herriak hiru urte bete dituen honetan atez ateko bilketarekin.Eta Zarautzen eta beste zenbait udalerrietan martxan jarri nahi danez sistema hau.Jendearen baitan sortu diren kezka eta zalantzak argitzeko asmoz, ostegun honetan Zero Zaborreko bi kide etorriko dira Atalka saiora.Ez galdu saioa!!

Ostegun honetan,21tatik22etara.

Hemen dezue entzungai, on egin!!!

Gurekin Jai-ko kide bat berriro ere Entzute”gor” Nazionalera

Jakinaren gainean izango zareten bezala, Gurekin Jai-ek azken urteetan lanean dihardu herriko jaietan txosnagunea eta jai eredu partehartzailea bizirik mantentzeko.

Datorren apirilaren 20an Gurekin Jai-ko kide bat Audientzia Nazionalean epaitua izango da, txosnagunean presoen argazkiak jatzeagatik. Egoera hau lazgarria izanik, edonorren elkartasuna eta laguntza eskatzen da. Hori dela eta, zenbait ekintza egingo dira datozen asteetan eta herritar oro bertan izatea nahiko genuke, ahal den neurrian laguntzeko.
Bestalde, asanblada irekia burutuko da datorren martxoaren 30ean, ostirala, arratsaldeko 17:30etan Putzuzulo gaztetxean; honetara bertaratzeko bereziki dei egiten da bai norbanako eta baita eragileei ere.

Bertan elkar ikusiko garelakoan, hemen doakizue atzoko egunean Gurekin Jaiko hainbat kideek emandako prentsaurrekoaren audioa

Plaieroen final erdiak eta futbito txapelketa mintzagai Izerditan Blai saioan

Apa kaxo!

Hemen gara beste behin zarauzko herritarroi kirol saio bikain bat eskaini asmoz. Gaurkoan lehenengo tartean herriko taldeen emaitzak izango ditugu, hemen aipatu behar da eskubaloian gizonezkoek matematikoki Ohorezko B mailara igotzeko faserako txartela lortu dutela.

Bestetik hondartzatik ere baditugu albisteak. Australian, Telstra Drug Awere Pro txapelketa martxan baita. 6 izar prime-eko txapelketa honetan zarauztarrek zer egin duten esango dizuegu.

Hondartzan jarraituz baina etxera bueltatuz hondartzeko futboleko final erdiak aztertuko ditugu eta gure kiniela egingo dugu. Zuk ere zure egin dezakezu izerditan@arraio.net era bidali edota feizbukean idatzi.

Azkenik bigarren urtez jarraian antolatu dugun futbito txapelketa aurkeztuko dugu primizian. Beraz badakizue ez galdu gaurko saioa bikaiña izango baita. 20.00tatik aurrera eta ostegunean errepikapenak 14.00tan Arraio Irratian FMko 99.3an!