Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: urria 2011

-Highway 9: Denboraldi berria hasiko dugu ostegunean-

Gitarrak zorroztuta ditugula, prest gaude Highway 9 saioko denboraldi berriari ekiteko. Atzerriko rock musikak Arraio Irratian duen txokoak hirugarren urtea izango du 99.3 frekuentzian barrena, eta saioak jauzi bat eman nahi izan du horregatik. Jakinminez bazabiltzate, bihar arratsaldean piztu Arraio Irratia. Ordutegi berria dugu: 19:30etan. Lynyrd Skynyrd, Tom Petty eta Amy Winehouse izango ditugu, besteak beste. Ez hutsik egin!

 

 

 

Hondartzako futbolari tarte berezia egingo diogu gaurkoan Izerdtian Blai saioan

Iepa kaxo!!

Udazken beteko giro honetan etxean goxo goxo entzuteko saio aparta prestatu dugu. Beti bezala zarauzko taldeen emaitzak aipatuko ditugu, eskubaloian berriz ere senior talde denek irabazi dutela da albiste. Futbolean neskek bakarrik eman digute poza eta saskibaloian denetarik izan dugu, areto futboleko berdinketa ahaztu gabe.

Emaitzen ostean hondartzara egingo dugu salto, Peniche aldean Rip Curl Pro Portugal 2011 txapelketa amaitu berri denez bertan gertatutakoa aipatuko dizuegu.
Hondartzan jarraituaz playerotako emakumezkoan 2. eta gizonekoen 3. jardunaldiak zein emaitza utzi dizkigun emango dizkizuegu. Sailkapenak nola dauden ere aipatuko ditugu.

Bukatze aldera zarauzko BTT taldeak denboraldi berri honi hasiera eman diola gogoratuko dugu, baita aurtengorako zein asmo dituzten ere. Bestetik ez ahaztu Zarauzko Kirol Elkarteko bazkideek urteroko batzarra dutela gaur 19.30tan kirol elkarteko areto nagusian.

Azken azkenik 4. Emayonk Lori pala txapelketako emaitzak emango ditugu, lehen fasea amaitzeko oso egun gutxi geratzen badira.

Hau dena 20.00tatik aurrera Arraio Irratian!

Zirrimarrak kontu ugarirekin dator gaur ere

Gaurkoan gonbidatu edo elkarrizketaturik ez dugun arren, baditugu kontu ugari: kulturari eta euskarari buruzko berriak, argitalpenak, xelebrekeriak, artikulu eta iritzi interesgarriak, lehiaketa, agenda… Orain bi aste aipatutako Bertsolari filma ere ikusi dugunez gero, gure kritika propioa egingo diogu (zeatikezpa!).

Horixe, ordubete entretenigarri bat pasa nahi bauduzue, sintonizatu Arraio Irratia 21:45etan (edo lehenago Izerditan Guai geratu nahi baduzue). Zuen zai egongo gara!

Kuadrila eguna aurkeztu zuten atzo

PlayPlay

Zarauzko Kuadrila batzuko kideek eta festa batzordeak urtengo Kuadrila eguna aurkeztu zuten atzo Munoan, arratsaldeko 18:30etan. Urriaren 21 eta 22an ospatuko da aurtengo Kuadrila eguna eta bertako xehetasuna eman zituzten prentsaurrekoan.

Prentsaurrekoa entzun nahi baduzue, podcastean duzue: