Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: martxoa 2011

Garai bateko Zarauzko kontuak, gaurko bidaian…

Kaixo gaztiak eta ez hain gaztiak!

 Gaurkuan bidaia ez deu urrutira ingo, Zautzan geldiuko gea, baina “denbora bidaia” izangoa. Alegia, dula mende erdi Zarauzko bizitza nolakua zan ezautzeko aukera izango deu. Garai hartan zauztik kapitaleaino jutiak ze suposatze zuen ere ezautuko deu, beste anekdota askokin batea.

Hortako Fausto Berazadi izango deu gonbidatua eta garai hartako hainbat gertaera eta xelebrekei entzun nahi baituzue, bakizue, beatzitatik aurrea sintonizatu Arraio!!

EMAKUME MUGIMENDUAZ HIZKETAN (ATALKAN)

Kaixo arraiozale!

Atzo, osteguna, emakumen mugimenduaz kalakan aritu ginen Atalkan.

Mugimendu honen baitan aritu izandako Maiterekin eta egun diharduen Cris-ekin solasean aritu ginen ordubete pasa luzean zehar, emakume mugimendua eta honek hartzen dituen gai eta esparruak asko izanik, makina bat gai jorratu genituelarik: emakume mugimenduaren borrokak eta nahiak lehen eta orain; eman diren aldaketak eta eman ez direnak; emakumeen aurkako indarkeria; martxoak 8a eta honekin lotutako ekintza eta jarduerak; etab.

Eta beno, zuotako asko eta asko zain zeundeten eta iritsi zen egun haundia: aurreko igandean bertan grabatu eta osatu ondoren, atzo aireratu baikenuen Atalkaren kuña berria. (Zuen iruzkinen zain geratzen gara orain…).

Nahi duenak, saio osoa entzungai podcastean. On egin!

Martxelo Diazen hitzaldia ere entzungai duzue

Azken aldian ohikoa den bezala, beste hitzaldi interesgarri bat izan genuen atzo Zarauzko Arrano Tabernan, Arranopola Kultur Taldeak antolatua.

Bertan, GARAko kazetaria den Martxelo Diaz izan genuen Arabiar Mundua Iraultza Gosez izenburupuean emandako hitzaldian. Azken hilabeteetan Egipto, Tunis, Aljeria, Libia, Qatar, Yemen… eta arabiar munduko beste hainbat estatutan izandako borrokak eta guzti hauen zergatia azaltzeko intentzioarekin etorri zitzaigun kazetaria.

Arraio Irratia ere bertan izan genuen hitzaldia grabatzen eta iada entzungai duzue Podcastean. Bestalde, hitzaldi hau larunbat honetan ere FMko uhinetan entzun ahalko duzue 10:00etatik 11:00etara.