Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: azaroa 2010

Euria gogotik eginagatik ere gu beti Izerditan Blai

Kaixo entzule maiteok!
Eguraldiak laguntzen ez badu ere gaurkoan beste Izerditan Blai saio bikain bat prestatu dugu zuentzako. Eguraldi honekin etxetik edota udaletxe paretik entzun dezakezue gure saioa, udaletxe parean gaur arratsaldean 18.00tatik aurrera Labi eta Xaporrari elkartasuna adierazteko aukera paregabea duzue. Gu bertan egon ez arren beraiekin bat egiten dugu lerro hauen bitartez eta 20.00tatik aurrera eskainiko dugun saiorekin uhinen bitartez.

Saioren inguruan esan lehen atalean emaitzak izango ditugula, oro har ez da jardunaldi oso ona izan zarauzko taldeentzat, garaipen gutxi egon baitira. Surfean Koroa hirukoitzeko lehen txapelketa amaitu da eta Joel Parkinson izan da garaile, bigarrena Oneill World Cup of Surfing gaur hasiko da Hawaiko uretan.

Hondartzako futbolak ere bere tartetxoa izango du igande goizez jokatu baitziren partidak eta asteburu honetan ere beste jardunaldi bat izango dute larunbat arratsaldean.

Azkenik aste honetan zarauzko kirolariei eskainiko diogun tartean bi pilotari izango ditugu hizketa gai, aski ezagunak diren Jokin Argote eta Javi Oteiza. Hau guztia zarautzko irrati libre bakarraren sintonian, Arraio irratian!
javi jokin

Ijitu baten eskutik Australia eta Indonesiara!

Iepa launak!!! 

Gaurkuan ere bidaiatzeko aukera erakargarria duzue Australia eta Indonesiako bazterrak ezagutzera. Bertako bizimodua, urola kostako etorkinez beteriko herria, olatuak, besteak beste. Arraio irratiko uhin libreetan sorturiko olatua hartu eta gozaatu!! 

Bidai on!

ie.JPG 

23 urte

Ba bai, Azaroaren 25ean 23 urte beteko ditu Txurik Espainiako hainbat espetxetan bahiturik. Honenbestez, bere arreba izango dugu gurekin eta urte luze hauetan bizitako esperientziak kontatu ahal izango dizkigu.

Arantza Zuluetaren berri ere eman beharrean izango gara, Muturreko isolamendua ezarri baidiote eta momentu honetan gose greban dago.

Eta Igandero bezala, efemerideak eta asteko errepasoa. Ahaztu gabe, asteroko perlaren bat ere izanen da.
Ale ba, adiorik ez, igandea 21’rak arte baizik!!!

Bidaiak aurrera darrai!!!

Kaixo lagunok, lehengo asteko festa erraldoia eta gero, Kaiolatikek aurrera darrai bere betiko formatuan, nobedadeak, gomendioak, klasikoak… Gaurkoan gurean izango ditugunak hauexek: Dubfire, Ellen Allien, Christian Smith, Egbert… medizina ezin hobea hotzari aurre egiteko. Badakizue, beti bezala, 8tan hasi eta 9rak arte. Bidaiatu gurekin!!! UP THE KAIOLS!!!