Ostegun honetako Highway 9 saioan, emakumearen astea dela eta, rock musikaren historian egon diren emakume handienak izango ditugu gure artean. Besteak beste Patti Smith, Janis Joplin edota The Pretenders en abesti onenak entzuteko aukera izango du entzuleak. 20tn Arraio Irratian, ez galdu!
Hilabetea: martxoa 2010
Apa kaxo! Halaxe da bai, gaurkoan ez gara irratisaio egitera joango, jardunaldi independentisten baitan gaur beste hitzaldi-mahai inguru bat dagoelako, hauxe da gaurko gaia: Eskola Gorria, Ikasle mugimenduaren erronkak hezkuntza sistema nazionalaren bidean, Ikasle Abertzaleak taldeko kide baten eskutik.
Jardunaldia 19.00tan hasten da, ta ordu bete baino gehiago irauten duenez gaur ez da gure saiorik egongo, ala ere baduze zer entzuna Arraio Irratian, mahai inguru hau zuzen zuenean eta esklusiban emitituko baita FMko 99.3an
Hurrengo astean kontatuko dizkizuegu gaurkorako genituen kontu batzuk eta asteburu honetan gertatzen direnak. Ongi izan!!
Astearte honetako ZarataZarautz irratsaioa ere nobedade berriekin dator. Gaurkoan, KKinzona irratiko Zaratataraz irratsaioaren CD bilduma berriari errepasoa egingo diogu.
Honez gain, maketa klasiko batzuk berreskuratu ditugu eta hauek ere entzun ahal izango ditugu eta inguruko kontzertuen berri ere emango dugu, beti bezala, B Jauna eta Lagun Izoztuaren gidaritzapean.
Gogoratu, Zarautzen baldin bazaudete FMko 99.3an entzun ahal dezakezuela eta internetez entzuteko aukera ere baduzuela HEMEN klik eginaz.
Iepa kaxo, ba oixe, konpromezu ezberdinak direla medio, biharkoan errepikapen batekin konformatu beharko duzue!!! Eutsourrei beti!!!

Apa kaxo!
Horrelaxe da bai, astebururako eman zuten ziklogenesiaren aurrean gu ez gara mugituko ez horixe. Aitzakia horrekin hainbat partida bertan bera geratu diren arren guk gure saioa egiteko arazorik ez dugu. Kirol batzuk atseden hartzera behartu dituzte ta beste batzuek betiko moduan zailtasunei aurre eginez jolasteko moduan izan dira.
Bera gaurkoan ere aste honetako emaitzak emango ditugu, neskek futbolean erditsi duten garaipena aipatu gabe ez dugu utziko, ez horixe. Lehen aipatu bezala gaurkoan kirol batzuen emaitzak faltako ditugu bai baña pilota puri purian dagoenez horren inguruko eztabaida izango dugu dj Xotamano ta Jorgeren artean.
Besterik ez, gehiago jakin nahi baduzue badakizue 20.00tatik aurrera sintonizatu Arraio Irratia!!

