Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: otsaila 2010

Aldaketak programazioan

Kaixo Arraiokideok:

Hemendik aurrera somatuko duzuen bezala, Arraio Irratiaren programazioak aldaketa batzuk jasan ditu. Aldaketa horiek Info 7 irratiaren saioen harira datoz.

Orain dela bi aste inguru, 5etako Dilijentzia irratsaioak agur esan zigun eta bere ordez, Anfora irratsaioa hasi zen arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara. Gainera, gure irratiaren hastapenetan ibilitako Xabi dugu irratsaio berri honen gidari berria.

Honez gain, Kale Gorrian saioak ere aldaketak izan ditu. Martin Garitanok gidaturiko saioak, kolaboratzaile berria izateaz gain, ordutegia aldatu du. Orain, goizeko 07:30etatik 09:00etara burutuko dute saioa.

Guk gure etxeko lanak burutu ditugu eta iada ordutegi aldaketa guzti hauek ongi jarri ditugu (edo hala uste dugu). Hemendik aurrera ere, jarraitu ezazue FMko 99.3a sintonizatzen edo internet bidez entzuten

Errepikapen bat entzungo dugu gaurko Kaiolatik saioan

Arazo ezberdinen ondorioz, gaurko Kaiolatik irratsaioa ez da zuzenekoa izango. Baina lasai, doinu elektronikoak gustatzen zaionak zer entzun izango du eta arratsaldeko 20:00etatik 21:00etara, errepikapen bat jarriko dugu eta.

latigo.jpg

Urtarrilaren 22an DJ Latigorekin eginiko saioa jarriko dugu berriz. Beraz ez ahaztu FMko 99.3a sintonizatzea!!

Up the Kaiols!!!

Entzun atzoko Zarata!!!!

Beste ZarataZarautz irratsaio bati amaiera eman genion atzo. Bertan zer entzun izan genuen. Lehenik, Eibarko Tallarra Gaztetxeko jendeaz gogoratu ginen Bridaren abesti batekin. Aurreko astetik desalojo arriskuan daude bertan eta gure babesa emateko aukera paregabea iruditu zitzaigun.

joxem.jpg

Honen ostean, astebukaera honetan egongo diren kontzertu sorten errepasoa egin genuen, joko duten talde batzuen doinuak jarriaz. Eta amaitzeko, gustoko ditugun abesti edo nobedade berriak jarri genituen. Hala nola, Heresy, Punch, Freaknation edota No Conforme bezalako taldeak entzuteko parada izan genuen.

Irratsaioa entzun nahi baduzue, podcastean duzue. Playlista berriz, HEMEN.

Doinu Zaratatsu berriak ZarataZarautzen

Beste astearte bat iritsi da eta ZarataZarauzko kideek ez dugu hutsik egingo. Saioaren lehen zatian, astebukaera honetan egongo diren kontzertuen berri emango dugu, dexente egongo dira eta.

estricall.jpg

Eta bigarren zatian, B jaunak eta Lagun Izoztuak lortu dituzten nobedade berriak jarriko ditugu. Guzti hau beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera FMko 99.3an eta internet bidez.