Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: urtarrila 2010

Amona Manuela gogoratuz!!

Ba hoixe. Igandean ere ez genuen hutsik egin. 4 esatari izan ginen, B Jauna berriz ere azaldu baitzen bere umore ikutuarekin. Jardineroren efemerideen ondoren presoen borrokaldiataz aritu ginen.

Hernanin larunbatean eman zen zen prentsaurrekoaren berri eman eta Lorentxa Guimon presoari buruz ere hitzegin genuen, 20 egun baino gehiago baitaramatza gose greban espetxean tratu duhin bat jasOtzearen alde.

manuela.jpg

Eta azkenengo ordu t’erdia Manuela ekarri genuen gogora. 4 esatariei asko eman dien amona dugu Manuela eta saio hontan argi geratzen da hori. Suspikaziaren sorrera, akanpadak, gazte ekimena… 10 urteren ostean Manuela gogoan!!

Eta hurrengo astean, kuña berriarekin gatoz. al loro!!!!

Mattingun izango dugu berriz ere ZarataZarautzen

Mattingun laguna berriz ere Zarautzen dela aprobetxatuz, berekin egingo dugu Arraio irratian burutzen dugun ZarataZarautz irratsaioa.

mat.jpg

Bere Bartzelonako kontuez hitzegingo dugu eta kaleratu berri duen Nazka fotozineaz ere jardungo gara, musika eta zarata ahaztu gabe noski.

Ta Zarauztik kanpo bazaudete, seguruenik internetez entzuteko aukera izango duzue behingoagati. Gogoratu, galdu ezinezko zita duzuela bihar, Urtarrilaren 26an, gaueko 21:30etatik aurrera

Historiko bat aspaldiko partez Izerditan Blai saioan!

Apa kaxo!!

Gaurkoan ere beste irratsaio interesgarri bat izango dugu nola ez. Gure herriko taldeen emaitzak ta beraien partidetako kronikak ez ezik hondartzako futboleko beste jardunaldi bat izan denez ezingo dugu hau aipatu gabe utzi.

Bestetik aspaldian etxeko lanak ongo egin baditugu ere zuen gustokoa den sekzioa ez dugu ahaztu, gaurko historiko Mikel Antia izango da, bere kirol ibilbide luze zabala aztertu ta gaur egun zertan dabilen jakingo dugu.