Iepa kaxo!
Jada igaro da bai zubi luze hau ta bada garaia web gunea ere berritzeko. Izenburuak ondo dion bezala gaurkoan bi egun hauek izango ditugu izpide. Lehengoa “Mobi Dick” eguna Aspanovas -ek (minbizia duten haurren gurasoen gipuzkoako elkarteak) antolatutakoa da. Egun hau abenduak 20an, igandea ospatuko da Zarauzko herrian, bertan, ekintza ugari izango dira egun guztian zehar, baita kirolari ezagunen parte hartze zuzena ere Markel Irizar, Haimar Zubeldia, Amets Txurruka, Marcos San Sgundo, Mirian Imaz, Aimar Irigoien….

Kirol Harria berriz Donostian burutuko da abenduaren 27an. Ekitaldi hau euskal herriko kirolariak bultzatakoa izan da, lehen aldiz, zazpi probintzitako kirolariak beren kabuz bildu dira Euskal Herriak nahi eta behar duen selekzioaren aldeko eguna ospatzeko.

Bi egun handi hauek aipatzeaz gain asteburuan jokatu diren partiden berri emango dugu, futbolean eta eskubaloian ez baizen atsedenik egon. Hondartzako futbola ere mintzagai izango dugu.

Gure herrian gertatu direnak ez ezik beste kontu batzuk ere izango ditugu, Tolosako 4 terdiko Jokin Argoteren finalean izan ginen eta bertako kronika egin dugu. Pil pilean dagoen surf txapelketaz ere jardungo gara gaurkoan, Koroa Hirukoitzeko 2. txapelketa bukatu da eta gaur bertan hasi beharko luke ondo bidean Pipelinen joktauko den azken txapelketa. Honez gain Eddie Aikau memoriala ere aipatuko dugu bertan Ibon Amatrian baitago gonbidaturik.

Beti bezala gaurko saioa ere oso interesgarria joango zaigu, eskerrak atzetik irrati saiorik ez dugun, euskadi gaztera pasa baita Arraioneako 27 zapata, agian kirol eskirol atala egiten hasi beharko dugu….

« »