Iepa kaxo!! Halaxe da bai, gaurkoan bi gonbidatu izango ditugu, aspalditik nahi genuen golfaren munduan murgildu kirol hau zelaitik atera eta uhinetan zabaltzeko. IƱaki Enparanza “Enpa” eta Jon Ander Corralekin golfaren mundua hobeto ezagutuko dugu, txapelketak, handikapak eta makilen ezberdintasunak. Bestetik nola ez zarauzko golfaren egoeraz mintzatuko gara, bazkide kopurua, kuotak, golfeko maila…

Galdera hauez gain zuek ere galderarik egin nahi izan ezkero badakizue entzun gure saioa 20:00tatik aurrera.

Elkarrizketatuak ere jakin badakigu surf zaleak direla, honexegatik gaur ere Hawaira joko dugu Koroa Hirukoitzeko bigarren frogaren nondik norakoak jorratzeko. Bertan gure ordezkari bakarra Aritz Aranburu dugu, Hodei Collazo kalean geratu baita.

Azkenik ezingo dugu aipatu gabe utzi Jokin Argoteren 2. mailako 4 terdiko final handia. Larunbat honetan Beotibarren jokatuko den finalaz, pelotan adituak diren Xotamano eta Jorge Cerratok, beraien pronostioak emango dizkigute.

Esandako hau guztiaz gain beste hamaika kontu ere izango ditugu gaurkoan zarauzko kirol saiorik onenean, Izerditan blai-en non bestela

golfista

« »