Press "Enter" to skip to content

Martin Lopez Zubero igerilaria gogoan Izerditan Blai saioan

Iepa kaxo!!
Orain bi aste iragarri genuen denborarik bagenu bi igerilari historiko aipatuko genituela. Tarterik izan ez genuenez gaurko utzi dugu Floridan jaio zen igerilari honen bizitza.

Honez gain betikolez herriko taldeen emaitzak izango ditugu. Aipatzekoa da areto futbolean lortutako garaipena, Eneko Izerditan Blai saioan egon zenetik ez baidute partidarik galdu.

Bestetik Hawain jokoan den Koroa Hirukoitza WQSko txapelketa ere hizketa gai izango dugu, herriko surfistek egiten dutena jakin dezazuen.

Xotamano djak etxeko lanak egiten baditu, pelotako albiesteak ere emango ditugu, gure herriko gazteek zer egin duten asteburuan ta Jokin Argotek 2. mailako 4 terdiko txapelketan orain arte egindako aipatuko ditu.

Azkenik gogoratuko dugu gaur lehiaketa izango dugula, bertan Peruko selekzio elastikoa izango dugu zuei eskaintzeko, Far Fan ta Pizarro bezalako izarrek jazten duten elastiko. Sari hau irabazteko galdera honi erauntzun behar diozue: aipatutako historikotatik zein duzu gustokoen edo, zein historiko aipatzea gustatuko litzaizuke? Galdera hau bi modutara erantzun dezakezue, e mail bat bidali izerditanblai@arraio.net helbidera edota irrati saioan zuzenan parte hartu. Memoria frexkatze aldera hemen doaz aipatu ditugun batzuk: Roberto Rios, Herri Torrontegi, Eugeni Berzin, Alberto Berasategi, Yago Lamela, Aleberto Tomba, Neil Steffens, Conchita Martinez, Sasa jorjevic, Delfi Geli, Jan Alesi, Tony Rominger, Marcelo Nicola Kenny Green……

Martin Lopez Zubero

One Comment

  1. xabi perez xabi perez

    arrastion pilotazaleok! ni izan nintzen larunbat arratsaldean aritzbatalden partiduak erretrasmititzen eta zarautzeko pilotari gazteek irabazi egin zuten partida. jokin berriz lanean fin jarraitzen du eta igandean ikaragarrizko partiduak izango dira astelena pilotalekuan. bertan izango gara Joxean Tolosa eta biok partidak erretrasmititzen entre kopa y kopla. Xotamano horren satorrik EZ dugu nahi frontoian!! Pilotaren itxura guztiz itxusitzen bait dute!!
    esan beharreko guztia esanda ba igandean izango gara eta bitartean izan untsa ta entzun IZERDITAN BALAY atsaldeko otxotatik nazkatzen dian arte!!
    eongo gatxik

Utzi erantzuna xabi perez(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude