Oporralditxo bat dela medio, hilaren 24arte ez da kaiolatik saiorik egongo
Hilabetea: apirila 2009
Datorren bi asteetan ez da ZarataZarautz irratsaiorik egongo, irrati saioa egiten dugun kideak Diskoiraa taldearekin Europar biran joango gara eta.
Beraz, Apirilaren 21ean itzuliko gara irratsaio berri batekin. Honez gain gure webgunearen bidez Diskoiraak egiten ari den bira jarraitu ahal izango duzue.
Hemendik bi asterarte beraz.
Luzean gozo aritu ginen asteazkenean Mikel Olasagasti informatikariarekin. Gaurko aurrerapen teknologien erauntsi etengabean nola jokatu beharko genukeen azaldu zigun. Eta guk interes handiz jarraitu genituen esandakoak. Orain kunplitzea tokatzen zaigu.
Irratsaioa hemen duzue entzungai, ez osorik. Aurreneko hamar bat minutuak ez baikenituen grabatu. Badakizue, zuzenean entzuten ari denak izan behar ditu bere bentajak!