Kaixo irratikide!
Igande honetan ere gaueko 9tan Ahuntzaren Gauerdiko Eztula izan zen Arraio Irratian eta oraingoan ere gai zaparrada bikaina eskeini genuen. Betikolez, efemerideak errepasatuz hasi genuen irratsaioa. Lehiaketa bate ere burutu genuen jasan berri dugun zikloiaren inguruan.
Pasa den asteko polizia operazioa ere hizpide izan genuen, beraien etxeak miatuak izan zituztenen ahotatik.
Eguneko pertsonaia berriz, Alphonse Gabriel Capone, edo beste era batera esanda, Al Capone izan zen, Chicagoko gamster ezaguna. Izan ere, bere heriotzaren urteurrena izan zen igandean eta bere bizitzaren errepasotxo bat egin genuen.
Eta amaitzeko, opari gixa, Ze esatek! talde berriakak egin duen eta internet bidez zabaltzen ari den Miren Begizulo Nazkarate-ri buruzko abestitxo bat aireratu genuen gure uhin libretan.
Hona HEMEN aukera irratsaio osoa berriz entzuteko, etzara damutuko!
Be First to Comment