Kaixo lagunak!!
Igande honetako irratsaioan Jose Mari Perez, TXURI izan genuen hizpide. Hain zuzen ere, azaroaren 29an 21 urte espetxean bahiturik zutelako ekitaldi ugari burutu ziren Zarautzen eta antolatzaileetako batzuk gonbidatu genituen Arraio Irratiko agoitza nagusira.
Ekitaldiko bertso eta abestiak ere aireratu genituen eta amaitzeko, Egoitz Txuriren hilborai egindako elkarrizketa emititu genuen.


preso

Zuzenean entzuterik izan ez bazenu, lasai, HEMEN duzu aukera.


Honekin batera, esan, aurreko astean E-Donatoren itzulera izan genuela! Bere Hego-Hego-Amerikako bidaiari buruz jardun genuen luze eta zabal. Hau hasiera besterik ez da izan, naiz eta datorren igandean (abenduak 7) ezin dugun irratsaiorik egin, indarberriturik etorri zaigu E-Donato.

Pasaden asteko irratsaioa entzuteko HEMEN klikatu eta, gogoratu, fonotekan gure irratsaio guztiak dituzula entzungai!!!

« »