Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: abendua 2008

Urteko azken eztulak!

Iepa irratikide!!

Pasa den igandean Ahuntzaren Gauerdiko Eztulean hainbat prentsaurrekoen berri eman genuen, alde batetik Gurekin Jai batzordeak eskeinitakoa eta bestetik Eskolak Euskaldundu! herri ekimenarena. Honetaz gain, E-Donatoren presentzia, kopla saioaren errepasoa, Kamaradak-en elkarrizketa eta makina bat gauza gehiago ere izan genituen.


gurekinjai

Eta gogoratu, IGANDERO GAUEKO 9tatik 23etara FMko 99.3an zita bat duzu: AHUNTZAREN GAUERDIKO EZTULA!!

ENTZUN IRRATSAIOA

Zaratazarautz

Aupa!! Aurreko astean kale egin genuen eta gure entzule fiñek aurpegiratu egin digute!! Baina lasai… biyar ere tinko elduko diogu gure asteroko zita zaratatsuari!! Aste honetan doñu “setetenteroak” alde batera utzi eta crustpunkhardcore azkarrari egingo diogu tartea. Disfear, Spite, Mehinhoff…. bezelako taldeak dastatuko ditugu, eta noski, arazo tekniko ugari, ahots zikiñak, LP, lagun izoztua eta gurekin daramagun hezetasuna zuzen zuzenian gabeko 21’terditatik aurrera zure irratian, Arraio irratian!!!!!

Argazkian : Wolfbrigade                **elkartasuna Graziako errebeldeekin**

Bonboiz dekoratutako Arraioenea

Lizarriturri DJ Doktoreak Londonetik asteburu honetan ekarri duen musikan oinarrituta ordubeteko irratsaioa azukretan bustitzen aritu ginen. Egunerokotasunak ematen dizkigun buruhausteetatik ihesi, Arraioenea bonboiz dekoratu eta bizitzaren alde xamurrez jardun nahi izan genuelako.
Entzuteko egin klik HEMEN eta aukeratu Arraioenea081210 artxiboa. On egin!!