Press "Enter" to skip to content

E-Donatoren erreportaia Ahuntzaren Gauerdiko Eztulean!!

Gure E-Donato urrutian dabil aspalditik, Hego Amerika aldetik hain zuzen ere. Igande honetan Argentina ingurutik etorriko zaigu bere ahotsa, Maiatzaren Plazako Amekin egon baita. Ez dakizuenontzat Maiatzaren Plazako Amak (gaztelaniaz Madres de Plaza de Mayo) elkarte sozio-poltiko argentinarra da. 1976 eta 1983 bitartean Jorge Videlaren diktadura militarrak eragindako pertsona “desagertuen” amek osatzen dute, eta izena Buenos Airesko Maiatzaren Plazatik hartu dute. Hain zuzen ere, enparantza hura euren agerpen eta protesta publikoaren leku ezaguna da.

Amak

Baina ez dugu hortaz bakarrik hitzegingo, ez horixe. Aurreko astean zintzilik utzi genuen galderari heldu eta Ahuntzaren Gauerdiko Eztula-ren llabero zoragarri bat irabazteko aukera izango duzu baldin eta Karajamonek The Clash talderaren zenbat bertsio egin dituen esaten badiguzu! Earra pagotxa!!

Pausoz Pauso
Eta amaitzeko Pausoz Pauso ekimenaren berri emango dugu, antolatzaileetako batekin zuzen zuzenean. Hau, datorren larunbatean burutuko den eskualdeko Euskal Preso eta Iheslari Politikoei elkartasuna adierazteko ekimena da. Modu honetan, eskuealdeko presoen egoera zein den ezagutuko dugu gure irratsaioan.

Beraz badakizu, datorren igandean gaueko 9tatik aurrera FMko 99.3 galdu ezinezko zita bat duzula! Ah, ta aurreko asteetako irratsaioak hemen jarriko ditugu laxter… adi ibili!

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude