Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: abendua 2007

Mikel eta David Aguirrezabalaga Izerditan Blai

Gabonak izanagatik ez dugu oporrik hartuko. Bihar abenduak 26 asteazkena 20.00tatik aurrera Mikel eta David Aguirrezabalaga izango ditugu gure galderak erantzuteko prest. Eskubaloian jokatzen dute biek, batak Leongo Ademarren eta besteak Irungo Bidasoa taldean. 3 anaiak goi mailan jolasten dute, etorriko ez den Albertok Logroñoko Nathurhousen jolasten du. Hiru anaietatik bik Asobal ligan jolasten dute eta besteak Ohorezko B mailan.
Badakizue galdu ezinezko saioa izango da biharkoa ere.

David

AHTaren aurkako Arrasateko kronika (eta gauza gehiago!) Ahuntzekin!!

Hementxe daukazue igandean eginiko irratsaioa!!! Bertan kuña berria estrenatzeaz gain abenduaren 15ean Arrasaten burutu zen AHTaren aurkako manifestazioko ekitaldia emititu genuen. Lehiaketatxo bat ere egin genuen.

Besterik gabe, hemen entzuteko!

On egin ta gogoratu: datorren larunbatean 11etatik aurrera udaletxe aurrean Arraio Irratia egongo dela Santo Tomas azokan!!

Ta igandean 9tatik 11eta…. ahuntzaren gauerdiko eztula!!

JOKIN ARGOTE IZARDITAN BLAI

Gure hurrengo irratsaioan Añai baserriko Jokin Argote elkarrizketatuko dugu. 2007ko 2. mailako bikotekako txapelduna ta lau terdiko txapeldun ordea izango dugu abenduak 19, asteazkena 20.00tatik aurrea. Honetaz gain pelota inguruko berriak izango ditugu, ostiralean bukatu zen Bor-gethoko binakako txapelketan gure bekarioak egindako elkarrizketak izango ditugu entzungai. Hau dena gutxi ez balitz betikolez, herriko taldeen emaitzak izango ditugu, hondartzeko futbola ta nola ez eskubaloiko partdien kronika luze zabala.
Badakizue ez galdu irratsaio hau mundiala izango baita!!!

Irratsaio berriak entzungai!!!!

Iepala!!

Oraingoan bi irratsaiorekin gatoz zuengana. Duela bi aste Venezeulako konstituzioaren erreforma zelata Caracaseko irrati libre batekin kontaktatzen saiatu ginen, besteak beste. Huts egin zigun elkarrizketatuak eta horrelakoetan ohikoa de legez, inprobisatzen ibili ginen.

ZAGA
Aurreko igandean berriz, ZAGAko eta Zesatenk? aldizkariko kideak izan genituen gurean. Hitz-jario oparoa izan genuen Zarauzko Gazte Asanbladaren barnetegiari buruz eta aurrerantzean jorratuko dituzten gaien inguruan; bide batez, gazte mugimenduaren aldizkaria den Zesatenk?-aren zenbaki berria aurkeztu ziguten idazleek. Baina hau ez da dena, abenduaren 6a edota Durango buruturiko AHTaren aurkako manifaren testiguak ere ekarri genituen FMko 99.3ra.

Besterik gabe, hementxe bi irratsaioak, ON EGIN!!

2007-12-02
2007-12-09