Press "Enter" to skip to content

Neguko programazioaren aurkezpena

Iritsi zaizkigu hotzak gure etxeetako sukaldeetara. Baina ez duzue berotasun faltarik izango Arraio Irratia piztu ezkero! Neguko bero faltari aurre egiteko erremediorik osasuntsuena aurkezten dizuegu: NEGUKO PROGRAMAZIOA.

Bertan, berrikuntza gisa, irratsaio berri bat estreinatzen da gure artean: “Ganbara” . Asteazken eguerditan “AsteazkenERO”-ren ondoren izango da, 14:00tatik 15:00tara.

Honetaz gain, sorpresa berri dexente datoz FMko 99.3ra, hala nola, beste irrati libreak entzuteko aukera, gabonetan irratsaio bereziak eta abar luze bat.

Besterik gabe, eta negua bero has dezagun, BIZIKLETA MARTXA bat antolatu dugu larunbat honetan. Gomendagarria da antena bat buruan jarrita eta peto koloretsu bat ekartzea!


negu arraio

3 Comments

  1. zilindro zilindro

    Aupa hor! Apa Arrai-o, redi-o!
    Antena buruan ta berua barruan. Lortukoyat beste kalefaziyo bat nuonundik. Bizilagun berria ongietorria egiteko. Egiya al deu pertsona adinduak elkarrizketatu behar dituztela? Xapo! Txokua goxoto berko zionau xoxe, gaixotu ingozaizkigun bestela ta. Earki ! geldiuko gaitunk asteazkenEROkuak kafia ta pastak hartzea ganbarakuakin, porrotxon bat erretzen uztebagiuge behintzat.
    Benga ba, ikusiko gaitunk larunbaten.

  2. ximel ximel

    Iepa k hay?ganbarak noiz irekitzeik atia?z asteazkaena 13.00 esan genin baino asteazkenen beste saio bat ziok 12.30 tatik aurrea,erantzunana zai ganbaratik besarkada 1

  3. iepa ximel!!
    halaxe dek, asteazkenetan asteazkenERO irratsaioa dago 12:30tatik aurrera. onena beraiekin hitzegitea dek, nik uste arazorik ez dela egongo.
    besteikpe, hire hasieraren zain geratzen gaituk!

Utzi erantzuna ximel(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude