Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: abuztua 2006

DJ saioa ostiral honetan Arraio irratiaren eskutik

Santa Klaretan Arraioren CDak eta txapak saltzen ibili eta gero, lanean jarraitzen dugu Arraio Irratian. Horren adibide, ostiral honetan Arrano tabernan egongo den Dj saio da.

djzata2.jpg


Ostiral gauean, Arrano tabernan, Arraio Irratiaren aldeko DJ saioa izango da 00:00etatik aurrera. Bertan, ZarataZarautz irratisaioko kideek beraien musikarekin zuen belarriak garbituko dituzte. Beraz, galdu ezinezko gaua izango duzue bertan.

Azaldu or die!!!

Arraio Irratiaren lehen KD bilduma kalean!!

Kaixo Arraiokideok!
Hainbestetan iragarri bezala, azkenean irten da labetik gure lehen KD bilduma! Bertan Arraio Irratiko une xelebreez gozatzeko aukera izango duzu. Bainan ez hori bakarrik, kuña ezberdinak, grabaturiko kontzertuak eta sorpresa batzuk ere baditu bere barruan bilduma honek. 3 euroren truke SKAPAko festetan hasiko gara saltzen. Adi egon kontzertutetan Arraio Irratiko unitate ibiltaria bertatik ibiliko baita 😉

Bestalde, txapa berriak ere egin ditugu eta baita udarako programazioaren karteltxoak. Eta aurrerapen moduan esan, irailean hasiko garen Arraiokide kanpainan zuen guztion parte hartzea bilatzera joango garela.

Sintonizatu zure irratia, Arraio Irratia, 99.3 FM!!