Press "Enter" to skip to content

Udarako beroei aurre egiteko irratsaioak!

Udara gori-gorian dugun egun hauetan, hemen gatoz grabaturiko irratsaio berriekin zuen belarriak frexkatzeko asmotan.

Programazioari dagokionean, udara dela eta aldaketatxo batzuk egin ditugu: ostegunetako Arraio Eneak oporrak hartu ditu eta bere ordez ostiral eguerdietan, bi astean behin, Batzui Zopa izango dugu. Gogoratu baita, misterioaren Ate Iluna ere irekita dagoela astearte gauetan. Gainerako irratsaioek tinko jarraituko dute eguraldi sargori zein euritsuei aurre eginez.

Eta amaitzeko esan, sorpresaz beteriko CD bilduma bat prestatzen hasi garela… Adi eta sintonizatu 99.3a!

2 Comments

  1. lokonbia lokonbia

    Hori denk eta! Ez utzi udako beroei pattaltzen!! Pozgarria da jakitea oraindik ere burua tente dutela batzuek. BAina hemen batzui zopa entzun nahi dugu eta ez duzue grabaziorik jarri. Kabenzotz!
    Medellinen ere ezagun egin da irratsaioa, oraindik zatirik garrantzitsuena falta zaion arren, lokutore berria!
    Bueno jentuza, segi lanian, eta ea itzultzerako dena txukun-txukun daukazuen, kaña sartzera bueltatuko naiz eta.
    Lasterrarte!
    Txirri

  2. ieu!! kolonbian@s!!! ze hortik ere Arraio entzuten??? 😉 jejeje…
    beno espero deu iganderen batian deituko dezutela ahuntzaren gaberdiko eztulera, eh!!! kaben, earki aiko zeazte pasatzen… hori bai esan zitek zeoze galdu ote zaiken, ez?? jejeje…
    beno, gaxtok izan ta laxte bueltau!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude