Press "Enter" to skip to content

Etiketa: zinea

Atalkarion agurra!

Gabon! Nas Pelayo bezpera honetan Atalkariok gela erroxean izango gara elkartzen gaituzten hiru gairi buruz solasteko; zinea, musika eta erotika. Zinema itsua, Gorkeya eta Kitzikan saioetako esatariak elkarrekin.

Momentuz agur saioa izango da, beraz badakizue, Atalkak eta Arraio irratiak emakume* ahotsak eta betaurreko moreak behar ditu. Animatu!!!!

21:00etatik aurrera FMko 99.3an izango gaituzue! Ez galdu!

Zinema Itsuak ekingo dio atalkarion denboraldi berriari

Zinema Itsuak emango dio hasiera Atalkako  denboraldi berriari ostegun honetan. Eta nola ez, ohitura bihurtu den gaiari eutsiko diogu kolaboratzaile fidel baten laguntzaz. Arantxa Arruti izango dugu gela arroxean Zinemaldiari errepaso bat emateko.Marlen, Louise, Arantxa eta aurtengo fitxaje berria ere gurekin izango da,  Nymeria. Bere eskutik jasoko ditugu telesailen gomendioak.

Gurekin tarte polit bat pasa nahi baduzu, ostegun honetan 21:00etatik aurrera Arraio irratian izango gaituzu, FMko 99.3an.

Kaixo, zure hilekoa naiz!

Bada ez dakigu konturatu zareten, baina, bai, Atalkariok zuen hilekoak gara! Kaixo!

Ezaguna egin al zaizue izenburua? Eta jarraian jarri dugun irudia? Duela urte batzuk, iragarki batek horrelaxe irudikatu zigun emakume batzuok hilero izaten dugun odoljarioa: traje eta kapelatxo gorri dotore eta moñoñoaz lagundurik, bere burua neska bati aurkeztera etorri zen. Eta hori nahikoa ez eta konfetia -’emakume’ bihurtu izana ospatzeko- eta kontsolatzeko jarrera -’emakume’ bihurtu izanak pena emanez gero- zeramatzan berarekin.

Zenbat topiko asmatu dira hilekoaren inguruan? Zergatik daukate batzuek hilekofobia? Zergatik batzuetan sekulako garrantzia ematen zaio eta beste batzuetan baztertu egiten da? Eta hilekorik gabekoekin zer gertatzen da? Horretaz guztiaz hitz egiteko, laguntza eskatu diegu gure irratikideei eta bi etorriko zaizkigu euren esperientzia eta iritzia ematera. Baina ‘mahai-inguru’ horretaz gain, pelikuletan eta telebistan ere, menstruazioa nola irudikatu duten kontatuko dizuegu.

Ez galdu gaurko Zinema Itsua. 21:00etatik aurrera, zuen irrati Arraion, 99.3 FMn edo internet bitartez.

Goyak, Oscarrak eta glamourra izango ditugu Zinema Itsuan!

Gaur, Zinema Itsuan, Goya eta Oscar sarien inguruko tertuliatxo bat egingo dugu urrezko kolaboratzaile baten laguntzaz. Gainera, Izerditan Blai-ekoen baimenarekin, gure kiniela egingo dugu; hortaz, nahi baduzue, parte hartu!

Goya sariak

ciutat morta

Horrez gain, “Ciutat Morta” dokumentala ere izango dugu hizpide.
Gaurko saioa ere txalogarria izango ote da? Lagun gaitzazu alfonbra gorrian barrena 21:00etatik 22:00etara.

Oscar-2015